Laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako dirulaguntza

Oinarrizko informazioa

150 langile baino gutxiago dituzten enpresak, Nafarroako lantokietan inbertsioak eginen dituztenak lan-arriskuak prebenitzeko.

Gastu diruz lagungarriak:
Diruz lagunduko dira 2023eko azaroaren 3tik 2024ko azaroaren 2ra bitartean (biak barne) egin eta ordaindutako inbertsioak.

Dirulaguntzen zenbatekoa:
Gastu diruz lagungarriaren % 25 emanen da, BEZa kanpo, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 30.000 eurotik gorakoa izanen urteko eta onuradun bakoitzeko.

Laguntzaren zenbatekoa % 30ekoa izanen da, honako baldintza hauek betez gero:

  • Emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurriak hartzen badira.
  • Onuraduna lehentasunezko erakunde gisa onartuta badago edo lehentasunezko erakunde batean integratua badago.
  • Lantokietan esku-hartzeak egiten direnean, kanpoko bortizkeriaren (eraso fisikoak) arriskuaren aurrean segurtasuna emateko.
  • Lantokietan esku-hartzeak egiten direnean, laneko bide-segurtasuneko irizpideei dagokienez.
  • InnovaRSE edo TAMIRSE zigilua lortu bada azken 5 urteetan, haien edozein fasetan.

Prozeduraren urratsak:

  1. Gardentasun-adierazpena: laguntzaren onuradun diren enpresek soilik aurkeztu beharko dute, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
  2. 2024ko azaroaren 2ra arte, laguntzen justifikazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren 8. oinarriaren arabera.

Eskaeraren agiriak:

 

Dirulaguntza eman ondoren:

  • Gardentasun-adierazpena: hilabeteko epean aurkeztu behar da, dirulaguntza eman izanaren ebazpena jakinarazi denetik zenbatuta ("Aurkeztu" botoia).

Horrez gain:

Diruz lagungarria den gastuaren % 30eko laguntza eskatzen bada emakumeen eta gizonen arteko edozein lan-diskriminazio saihesteko neurriak hartzeagatik, aurkeztu Berdintasun Planaren onespena, berdintasuna sustatzeko neurrien akta edo negoziazio-dokumentua edo genero-berdintasunaren arloko aintzatespen bereizgarria edo InnovaRSE edo TAMIRSE zigilua, haien edozein fasetan.

Justifikaziorako nahitaezko dokumentazioa:

  • Egindako inbertsioa azaltzen duen memoria, gastua eta ordainketa frogatzen dituzten dokumentuak zerrendaturik.
  • Egindako gastuak eta ordainketak frogatzen dituzten dokumentuak.
  • Inbertsio mota bakoitzerako berariazko justifikazio-dokumentazioa.
  • Errentamendu finantzarioaren kontratu baten bidez (leasing) egindako inbertsioaren kasuan, leasing kontratuaren kopia aurkeztu beharko da, eta bertan agertu behar dira hori bukatzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri dela, errentamendu finantzarioaren amortizazio-taula eta eragiketaren BEZ osoa ordaindu dela justifikatzen duen agiria.
  • Bete izanaren aitorpena.

 

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Epea: 24/02/01 - 24/11/02

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/02/01 - 24/11/02

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoak: 848 42 79 25 / 848 425 631
Posta elektronikoa: ayudas.trabajo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time