Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea

  • 3. zerrenda argitaratzearekin batera amaitu zen onarpen-prozesu arrunta. Sortzen diren ikaspostu-hutsak 2025eko abuztuaren 28an eskainiko dira, esteka honetan bertan (ikusi "Plaza hutsak eta plaza libreak esleitzeko prozeduraren funtsezko datak" dokumentua).
  • Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran nork parte har dezakeen eta nola parte har daitekeen jakiteko informazioa 2025eko abuztuaren erdialdean egongo da eskuragarri, esteka honetan bertan.

Oinarrizko informazioa

Garrantzitsua: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran nork parte har dezakeen eta nola parte har daitekeen jakiteko informazioa 2025eko abuztuaren erdialdean egongo da eskuragarri.

​​​​​​​Oro har, honako hauek aurkeztu ahal izango dute eskabidea:

  • Sartzeko baldintza orokorrak: Ikasketa hauek egiteko sarbide baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

Honako hauei buruzko informazioa:

 Eskaera berria egiterakoan, oso kontuan izan:

  • Ikastetxea publikoa edo itunpekoa den
  • Nahi duzun zikloa goizekoa, arratsaldekoa edo goiz eta arratsaldekoa bada
  • Eskaintza gaztelaniaz edo euskaraz den
  • Zure aukeren ikastetxea edo zentroa zein herritan dagoen, eta mugitzeko dituzun aukerak.

Aurrez aurreko izen-ematea:

  • Izena emateko inprimakia​​​​​​​

Izen-emate telematikoa:

  • Educa atarian zuzenean egiten da

​​​​​​​Bi kasutan, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia.

  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan ikaspostu hutsa eskatzen baduzu, gaitasun artistikoko proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, proba egitetik salbuetsita zaudela edo egiteke duzula egiaztatzen duena. Gaitasun artistikoaren proban izena ematea.
  • 196/2025 Ebazpena, LHko erdi-mailako zikloak eta Arte plastikoak eta diseinua 2025-2026 ikasturterako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesu arrunta garatzeko.
  • 22/2025 Ebazpena, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzetako zikloak egiteko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko prozesuaren egutegia onartzen duena, 2025-2026 ikasturterako. Erdi mailako egutegia.
  • ​​​​​​​40/2024 Foru Agindua, 32/2025 Foru Aginduak aldatuta, Nafarroako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua arautu eta garatzen duena, Lanbide Heziketako Sistemako D eta E mailei eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzei dagozkien irakaskuntzak modalitate presentzialean egiteko, eta Nafarroan Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduen eskaintzari dagokion prestakuntza modalitate presentzialean egiteko baimena duten ikastetxe publikoetan, erakundeetan eta ikastetxe pribatuetan.
Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketaren Plangintza, eta Berrikuntzarako Zerbitzua
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036 /848 428 981 / 848 423 232 / 848 426 549 / 848 426 597 (Orgutegia: 8:30etatik 14:30etara)
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.