Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea

  • Erdi mailako 3. behin betiko onartuen zerrenda argitaratu da (ikusi Emaitzak atala).
  • Zerrenda hau ohiko onarpen prozesuaren 2. fasearena da, eta talde bakar batean parte hartzen duzu, Emaitzak atalean argitaratutako dokumentuaren arabera.
  • Beraz, 2. itxaron-zerrendako ordena eraginik gabe geratzen da, eta itxaron-zerrendan ordena berri bat sortzen da.

Oinarrizko informazioa

Honako hauei buruzko informazioa:

Erdi-mailako zikloei lotuta dauden 2. mailako lanbide-ziurtarigiak, lanbide-arloaren arabera.

Ohiko onarpen-epean, izena emateko eskaera bakarra aurkez dezakezu, gehienez ere 6 aukerarekin, lehentasun handienetik txikienera, 1. aukerako ikastetxean. Eskaera honela egin daiteke:​​​​​​

  • Aurrez aurre, lehen aukerako ikastetxean.
  • Modu telematikoan, Educa_Portal bidez

Begiratu eskaintzaren liburuxkan:

  • Ikastetxea publikoa edo itunpekoa den
  • Nahi duzun zikloa goizekoa, arratsaldekoa edo goiz eta arratsaldekoa bada
  • Eskaintza gaztelaniaz edo euskaraz den
  • Zure aukeren ikastetxea edo zentroa zein herritan dagoen

Erdi-mailako ziklo bakoitzeko gaitasunei buruzko informazioa esteka honetan bildu dezakezu, Teknikari tituluei buruz (hurrengo egunetan eguneratuko da erabat).

Izena eman ondoren onarpen-egutegiari erreparatu beharko diozu. Bertan honako hauek ikusiko dituzu:

  • Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak aurkezteko epea argitaratzen diren eguna.
  • Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda guztien datak.
  • Zerrenda bakoitzaren matrikula-datak.

 

Matrikulari buruzko informazioa:

1. aukeran onartzen bazaituzte, matrikulatu egin behar duzu, eta horrekin amaituko duzu onarpen-prozesuan parte hartzeko aukera, lehentasunezkoena duzun aukeran plaza lortu baituzu. Matrikulatzen ez bazara, onarpen-prozesutik kanpo geratuko zara, zure aukera guztietan.

1. aukera ez den beste edozein aukeratan onartzen bazaituzte, aukera horretan matrikulatu behar duzu. Kasu honetan, matrikulatzeko unean aukera hauek egin behar dituzu:

  • "Aukera hobetzea" edo
  • "Ez du aukera hobetzen"

Zer da aukeraren hobekuntza eta nola funtzionatzen du?

Matrikulatzen ez bazara, onarpen-prozesutik kanpo geratuko zara, zure aukera guztietan.

Izena emateko nahitaezko dokumentazioa:

  • Izena emateko inprimakia (izena aurrez aurre eman behar baduzu bakarrik).
    • Izen-emate telematikoa apirilaren 29ko 00:00etan aktibatuko da, Educan, eta izena aurrez aurre emateko inprimakian agertzen diren datu berberak izango ditu.
  • Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia arrunta.
  • Sartzeko baldintza sarbide-notaren bidez egiaztatzea:
    • Baldintza eta sarrera-nota egiazta ditzaketen pertsonek inskripzioaren unean aurkeztu behar dute.
    • Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan plaza eskatzen baduzu, arte-gaitasuneko proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu.

Ezin baduzu baldintza eta sarrera-nota egiaztatu izena emateko unean, ziklorako sarbidea ematen dizuten ikasketak amaitu ez dituzulako edo beste edozein arrazoirengatik, mugaegun bat izango duzu lehen aukerako ikastetxean aurkeztu ahal izateko. Data hori 2024-2025 ikasturteko onarpen-egutegia onartzen duen ebazpenean adierazten da.

Nahitaezko dokumentazioa, baldin eta plaza erreserbatu nahi izanez gero (izena emateko unean edo adierazitako epemuga baino lehen aurkez daiteke).

  • Erdi eta Goi Mailako zikloetan onartzeko prozesu arrunta garatzeko irizpideak, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroan.
  • 128/2024 Ebazpena, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzetako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloak egiteko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko prozesuaren egutegia onartzen duena, 2024-2025 ikasturterako.
  • 40/2024 Foru Agindua, Nafarroako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua arautu eta garatzen duena, Lanbide Heziketako Sistemako D eta E mailei eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzei dagozkien irakaskuntzak modalitate presentzialean egiteko, eta Nafarroan Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduen eskaintzari dagokion prestakuntza modalitate presentzialean egiteko baimena duten ikastetxe publikoetan, erakundeetan eta ikastetxe pribatuetan.

Emaitzak

Ohiko epearen 2. fasea: sarbide-talde bakarrean parte hartzen duzu, dokumentu honetan azaltzen den baremoaren arabera antolatuta (3. eta 4. zerrendak).
2. zerrendako itxaron-zerrendako lekua eraginik gabe geratuko da, eta itxaron-zerrenda bakarrean ordena berri bat ezarriko da.

  • Behin betiko zerrenda 3 (argitalpen-data: 2024/07/22)
    • Zure 1. aukeran onartzen bazaituzte, matrikulatu egin behar duzu, eta ikasturte hasierara arte itxarotea baino ez da geratzen.
    • 1. aukera ez den beste edozein aukeratan onartzen bazaituzte, matrikulatu egin behar duzu. Kontsultatu dokumentu hau aukera hobetzeko.
      • ​​​​​​Matrikula uztailaren 23 eta 24 egunetan, 14:00ak arte, onartua izan zaren ikastetxean. Kontsultatu matrikula egiteko dokumentazioa ikastetxearen webgunean edo ikastetxera joanda.
    • 1. edo 2. zerrendetako matrikulan aukeraren hobekuntza baten ondorioz onartzen bazaituzte, lortutako plaza berrian matrikulatu behar duzu. Matrikulatzen ez bazara, zenuen plaza eta lortutako plaza berria galduko dituzu. Gainerako aukeretan parte hartzen jarraituko duzu, matrikulatuta zeunden plaza barne.
  • Behin betiko zerrenda 4 (argitalpen-data: 2024/07/29)

Ohiko epearen 1. fasea: sarbide-talde jakin batean parte hartzen duzu (1. eta 2. zerrendak)

Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketaren Plangintza, eta Berrikuntzarako Zerbitzua
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036 / 848 42 32 32 / 848 42 89 81 / 848 42 65 49 / 848 42 65 97 (Orgutegia: 8:30etatik 14:30etara)
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time