Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzak 2024

Deialdiaren xedea da oinarri arautzaileak ezartzea Nafarroako kulturaren profesionalen irabazi asmorik gabeko elkarteen egitura, funtzionamendu eta jarduera gastuak sostengatzeko

Oinarrizko informazioa

Kultur arloko elkarteak, eta 2023eko abenduaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte eginiko prestakuntza, berrikuntza eta hobekuntza profesionalerako proiektuak, baldin eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Legez eraturik agertzea, gutxienez 2023eko urtarrilaren 1etik.
  • Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.
  • Kulturaren arloko pertsona fisikoen eta juridikoen asoziazionismoari lotutako helburu sozial bat izatea.
  • Jarduteko lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitate osoa izatea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

Deialdiaren helburua da kulturaren arloko elkarte profesionalen funtzionamendua eta jarduna sustatzea, bai eta prestakuntza, berrikuntza eta hobekuntza profesionalerako proiektuak ere.

50E/2024 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Telefonoa: 848 42 46 86
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time