Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea

2024-2025 ikasturteko izena emateko epea apilaren 29tik maizatzaren 10era irekiko da.

Oinarrizko informazioa

Ikasketa hauek egiteko sarbide baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

Ikus erdi-mailako ziklo hauei buruzko informazioa modalitate presentzial arruntean.

Ohiko onarpen-epean, izena emateko eskaera bakarra aurkez dezakezu, gehienez ere 6 aukerarekin, lehentasun handienetik txikienera, 1. aukerako ikastetxean.

Begiratu eskaintzaren liburuxkan:

  • Ikastetxea publikoa edo itunpekoa den
  • Nahi duzun zikloa goizekoa, arratsaldekoa edo goiz eta arratsaldekoa bada
  • Eskaintza gaztelaniaz edo euskaraz den
  • Zure aukeren ikastetxea edo zentroa zein herritan dagoen

Erdi-mailako ziklo bakoitzeko gaitasunei buruzko informazioa esteka honetan bildu dezakezu, Teknikari tituluei buruz.

Izena eman ondoren, bere garaian argitaratzen den onarpen-egutegiari erreparatu beharko diozu, eta bertan honako hauek ikusiko dituzu:

  • Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak aurkezteko epea argitaratzen diren eguna.
  • Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda guztien datak.
  • Zerrenda bakoitzaren matrikula-datak.

1. aukeran onartzen bazaituzte, matrikulatu egin behar duzu, eta horrekin amaituko duzu onarpen-prozesuan parte hartzeko aukera, lehentasunezkoena duzun aukeran plaza lortu baituzu. Matrikulatzen ez bazara, onarpen-prozesutik kanpo geratuko zara, zure aukera guztietan.

1. aukera ez den beste edozein aukeratan onartzen bazaituzte, aukera horretan matrikulatu behar duzu. Kasu honetan, matrikulatzeko unean aukera hauek egin behar dituzu:

  • "Aukera hobetzea" edo
  • "Ez du aukera hobetzen"

Matrikulatzen ez bazara, onarpen-prozesutik kanpo geratuko zara, zure aukera guztietan.

Zer da aukeraren hobekuntza eta nola funtzionatzen du?

  • Izena emateko orria.
  • Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia sinplea.
  • Sarbide baldintza eta bataz-besteko kalifikazioa egiaztatzea.
    • Sartzeko baldintza eta nota egiazta dezaketen pertsonek izena emateko unean aurkeztu behar dute.
    • Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan sartu nahi baduzu, Gaitasun artistikoko proba gainditu duzularen egiaztagiria aurkeztu beharko duzu.

Izena emateko unean baldintza eta sarrera-nota egiaztatu ezin badituzu, zikloan sartzeko aukera ematen dizuten ikasketak amaitu ez dituzulako edo beste edozein arrazoirengatik, 1. aukerako ikastetxean aurkezteko epemuga bat izango duzu. Data hori 2024-2025 ikasturteko onarpen-egutegia onartzen duen ebazpenean adieraziko da.

Nahitaezko dokumentazioa, baldin eta plaza erreserbatu nahi izanez gero (izena emateko unean edo adierazitako epemuga baino lehen aurkez daiteke).

  • 28/2024 Ebazpena, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzetako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloak egiteko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko prozesuaren egutegia onartzen duena, 2024-2025 ikasturterako.
  • 40/2024 Foru Agindua, Nafarroako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua arautu eta garatzen duena, Lanbide Heziketako Sistemako D eta E mailei eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzei dagozkien irakaskuntzak modalitate presentzialean egiteko, eta Nafarroan Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduen eskaintzari dagokion prestakuntza modalitate presentzialean egiteko baimena duten ikastetxe publikoetan, erakundeetan eta ikastetxe pribatuetan.
Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketaren Plangintza, eta Berrikuntzarako Zerbitzua
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036 / 848 42 32 32 / 848 42 89 81 / 848 42 65 49 / 848 42 65 97 (Orgutegia: 8:30etatik 14:30etara)
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time