Generazinema Emanaldia 2025

Nafarroako zinema-aretoetarako eta zinema-konplexuetarako laguntzak, haien jarduera, programazioen aniztasuna eta programa bereziak sustatzeko

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroan gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik erroldatuta dauden pertsona fisikoak. Gainera, Kultura Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, Erakusketa atalean, eskaera egiten den unean.
  • Merkataritza-sozietateak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi. Egoitza soziala edo jarduera Nafarroan izan beharko dute, gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Gainera, sozietatearen xede edo helburu sozial gisa izan beharko dute zinema-emanaldien jarduerak garatzea, eta gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik publikoari irekitako zinema-areto edo zinema-emanaldi konplexu baten edo batzuen titularrak izatea, txarteldegi-sistema batekin eta diru-sarreren aitorpenarekin. Halaber, Kultura Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, Erakusketa atalean, eskaera egiten den unean.

Laguntzen zenbatekoak 3.1 oinarrian ezarritako muga izanen du, eta ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa, gehienez ere:

  • Zinema-aretoak: 15.000 euro
  • Zinemaguneak: 20.000 euro

116.800 euro izango ditu guztira.

Eskaera-fasea:

  • I. Eranskina - Informazio tekniko eta ekonomikoa
    • I.A. Eranskina - Eskabidea
    • I.B. Eranskina - Proiektua azaltzen duen memoria

​​​Emakida-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazio-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala).

Tramitazioa

Epea: 25/04/16 - 25/05/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala
Telefonoak: 848 424 758 / 848 424 674
Posta elektronikoa: cine@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.