Izapide honek aukera ematen du lehendik dagoen etxebizitza baten bizigarritasun-zedula berritzeko, edo etxebizitza eraiki berri baterako eskuratzeko; horrek bermatzen du etxebizitzak betetzen dituela bizigarritasun-baldintzen alorreko eskakizunak
142/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena.
Tramitazioa
Lehendik dagoen etxebizitza-zedula bat eskatu edo berritzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Zedulek indarraldi mugatua dute; hura bukatutakoan, berritzeko eskatu behar da.
Bizigarritasun-zedula emateko gehieneko epea 3 hilabetekoa da, eskaera eta dokumentazio osoa aurkezten direnetik aurrera.
Zedula-eskaera, etxebizitza berriagatik edo bizigarritasun-aldaketak dituen zaharberritzeagatik keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Zedula hemendik izapidetu behar duzu, baldin eta:
Etxebizitza berria bada.
Eraikinaren bizigarritasun-baldintzak aldatzea eragin duten eta Etxebizitza Zerbitzuaren aldez aurreko txostena eskatu duten zaharberritze-obrak egin badira.
Bizigarritasun-zedula emateko gehieneko epea 3 hilabetekoa da, eskaera eta dokumentazio osoa aurkezten direnetik aurrera.