Indarreko legeriaren arabera legez eratuta dauden eta Nafarroan kokatuta dauden lantoki pribatuak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 87.000 eurokoa da.
Modalitateak:
1. modalitatea: 17.000 euro. Euskarak lantokian duen egoeraren diagnostikoa egitea edo euskara-plan bat egitea.
2. modalitatea: 53.000 euro. Euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak, enpresaren euskara-planetik eta urteko kudeaketa-planetik abiatuta.
3. modalitatea: 5.000 euro. Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko euskara-planik gabe.
Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Egiaztatzeko dokumentazioa:
Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.