EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.
Baliokidetzak
- 65/2023 Dekretua, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua.
- 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
Nafarroako EGA tiutuluari Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.
EGA azterketarako baliabideak
Azterketa datak.
Matrikula
Agiria eskuratzeko azterketa urtean behin egiten da. Izena emateko epea, normalean, azaroa eta abendua bitartean izaten da. Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak: atariko proba, proba idatzia, ahozko proba.
- Aurrez aurreko matrikula:
- Nafarroako Gobernuaren Erregistroetan.
- Posta bidezko matrikula:
- Bete dituzun dokumentu guztiak gutunazal batean sartu eta ez itxi.
- Postetxean, eskatu Instantzia Orokorrean zigilua datarekin jartzeko, modu horretan, matrikula epearen barruan egin duzula frogatzeko.
- Bidali gutuna helbide honetara:
Hezkuntza Departamentuko Erregistroa
Santo Domingo kalea zk./g.
31001 Iruña
- On lineko matrikula:
- Edge, Google Chrome edo Mozilla Firefox nabigatzaileak nahitaez erabili behar dituzu.
- Ziurtagiri digitala edo CLAVE behar duzu telematika-izapidea egiteko.
Nahitaezkoa da honako dokumentuak igotzea/eranstea:
- Deskargatu, bete eta gorde matrikula orria.
- Eskaneatu eta gorde zure NANa.
- Ordaindu ordainketa-gutunaren bidez eta gorde egiaztagiria.
- Eskaneatu eta gorde lehen aitortutako egoera frogatzeko agiri(ar)en kopia(k) matrikularekin batera aurkezteko.
Onartuen zerrendak
- Behin-behinekoak: 2024ko urtarrilaren 24an
- Behin betikoak: 2024ko otsailaren 1ean