EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.
- EGA eskuratu ahal izateko, 2024ko ekainaren 17tik abuztuaren 31ra ordainketa egiteko epea zabalik izango duzu.
- Behin ordainketa egindakoan, dokumentazioa Euskara Atalera bidali beharra dago. Ondoren, titulua jaso bitartean, 2025eko ekainaren 30era arte balio izango dizun ziurtagiria jasoko duzu.
- 2024. urteko EGAren deialdia arautzen duen 398/2023 Ebazpenak, eta zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko 2/2021 Foru Legeak, honela diote: "EGA eskuratzeko 35,40 euro pagatu beharko dira. Tasa hobariak Ebazpenean jasota daude aipatutako Foru Legearen 36. artikuluko 5. oinarrian jasotzen denaren arabera".
- Titulua eskuratzeko tasak epe honetan ordaindu ezean, ezin izango duzu 2025ean agiria eskuratu.