Etxebizitza babestua alokatzeko dirulaguntza eskatzea

Oinarrizko informazioa

Alokairu babestuko etxebizitzak kudeatzen dituzten sustatzaileak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Izapidea ez zaie etxebizitzen maizterrei zuzentzen, sustatzaileak baitira dirulaguntzak eskatzen dituztenak eta, ondoren, alokairuaren prezioari dagokion zenbatekoa kentzen.

Eskabidea aurkez daiteke hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin.

Eskabidea betetzean, “Oharrak” egiteko eremuan, dirulaguntzak izapidetzen dituen kudeatzailearen izena jarri behar da.

Eskabideari fitxategi bat erantsi behar zaio, non argi azaltzen den etxebizitza bakoitzari eta sustapen bakoitzari zenbat diru dagokion, banan-banan xehatuta.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 420 042
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.