Descárgate la app
Etxebizitza babestua alokatzeko dirulaguntza - Etxebizitza nafarroa.eus
Etxebizitza babestua alokatzeko dirulaguntza
- Zer baldintza bete behar dira dirulaguntza jasotzeko?
- Nola kalkulatzen da dirulaguntzaren zenbatekoa?
- Nola eskatzen da dirulaguntza?
Zer baldintza bete behar dira dirulaguntza jasotzeko?
- Babes ofizialeko etxebizitza batean edo alokairuko poltsan sartutako etxebizitza batean alokairuan bizi behar duzu.
- Zure familiako diru-sarrera haztatuak ezin dira izan ERREGEROSNA adierazlea halako 1,7, salbu eta genero-indarkeriaren biktima bazara. Kasu horretan, ez duzu diru-sarreren mugarik lehen bi urteetan. Kalkulatu zein diren familiaren diru-sarrera haztatuak eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasuna.
Nola kalkulatzen da dirulaguntzaren zenbatekoa?
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ehuneko bat aplikatzen zaio alokairuagatik ordaintzen duzun errentari. Ehunekoa familiaren diru-sarrera haztatuen araberakoa da. Taula honetan, kasu bakoitzari dagokion ehunekoa kontsulta dezakezu, familiaren diru-sarrera haztatuen eta ERREGEROSNAn duten baliokidetasunaren arabera.
ERREGEROSNA halako 1, gehienez | ERREGEROSNA halako 1etik 1,4ra | ERREGEROSNA halako 1,4tik 1,7ra | |
---|---|---|---|
Dirulaguntza orokorra | % 75 | % 50 | % 25 |
Kalkulua urtebeterako egiten da. Aldi horretan egoera ekonomikoa eta familiarena aldatzen bada, urte horretarako aitortutako zenbatekoa ez da aldatuko. Aldaketak kontuan hartuko dira soilik dirulaguntza berritzean, urtea bukatutakoan.
Genero-indarkeriaren biktima bazara
Alokairuaren lehen urtean % 90eko ehunekoa dagokizu, eta % 75ekoa bigarrenean, zure familiaren diru-sarrerak edozein direla ere. Hirugarren urtetik aurrera, dirulaguntza jasotzeko eskubidea izanen duzu soilik baldin eta oro har ezarritako baldintzak betetzen badituzu.
60 urtetik gorakoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako araubide orokorreko edo sustapeneko apartamentu batean bizi bazara
% 25eko ehunekoa dagokizu, betiere zure diru-sarrerak ez badira ERREGEROSNA halako 1,7 baino handiagoak.
Nola eskatzen da dirulaguntza?
Sustatzaileek eskatzen dute dirulaguntza zure izenean, eta ondoren dagokizun zenbatekoa kentzen diote etxebizitza alokatzeagatik ordaindu behar duzun prezioari.
Sustatzaileek hemen eskatu behar dute: Etxebizitza babestua alokatzeko dirulaguntza eskatzea.