Familiaren diru-sarrera haztatuak eta horien baliokidetasuna kalkulatzea SARAn

Emaitzaren arabera jakingo duzu etxebizitza babestu bat erosi edo alokatu dezakezun eta hura erosteagatik edo alokatzeagatik diru-laguntza bat lor dezakezun

Oinarrizko informazioa

SARA adierazle bat da, eta familiaren diru-sarrera haztatuak neurtzeko eta pertsona batek etxebizitza babestu bat eskura dezakeen eta hura erosi edo alokatzeagatik ematen diren diru-laguntzak lor ditzakeen zehazteko erabiltzen da.

Adierazle horren izen ofiziala Erosteko Nahikotasuna Errenta Egokiagatik (SARA) da, eta zenbatekoa urtero eguneratzen da.

Nola dakit zenbat SARA diren nire familiaren diru-sarrera haztatuak?

Kalkulu bat egin behar duzu. Hurrengo lerroetan, nola egin azalduko dizugu urratsez urrats, baina, nahiago baduzu, Izapideak ataleko formularioa bete dezakezu, eta, horrela, sistemak automatikoki kalkulatuko dizu.

Honela kalkulatzen da: 

Zenbat SARA = n urteko sarrera x  T koefizientea  x  N koefizientea
n urteko SARA

 

Lehenik eta behin, familiaren urtebeteko diru-sarrerak kalkulatu behar dituzu. Horretarako, zure azken errenta-aitorpeneko 507 eta 529 laukietan agertzen diren zenbatekoak batu behar dituzu. Etxebizitza edo diru-laguntza eskatzeko unean azken kanpaina oraindik ez bada amaitu, aurreko kanpainako aitorpena hartu behar duzu erreferentzia moduan.

  • 507 laukian zerga-oinarriaren zati orokorra jasotzen da.
  • 529 laukia jasotako errentei baina zergak ordaintzetik salbuetsita daudenei buruzkoa da; adibidez, Gizarte Segurantzaren prestazioak, kaleratzeagatik ordaintzea egokitzen diren kalte-ordainak, loteria-sariak edo ikasketa-bekak. Errenta salbuetsirik jaso ez baduzu, ez da lauki hori agertuko zure aitorpenean, eta formularioan 0 euro jarri beharko duzu. 

Ateratzen den zifra bi aldagairekin biderkatzen da:

  • T koefizientea, 0,94ko balio finkoa duena.
  • N koefizientea, familia-unitateko kide-kopuruaren arabera aldatzen dena.
 Familia-unitateko kide-kopurua  N koefizientea
 1  1
 2  0,75
 3  0,70
 4  0,66

 

  • Kide gehigarri bakoitzeko, N koefizientea 0,04 murrizten da.
  • Familia-unitatean sartzen dira ezkontideak eta adingabeko seme-alabak.
  • Bi aldiz kontatzen dira (alegia, familia-unitateko bi kide bezala) ondorengo pertsonak:
    • 65 urtetik gorakoak
    • Genero-indarkeriaren biktimak
    • % 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
  • Biderketaren ondorioz ateratzen den zifra kalkuluak egiten diren urtean SARAk zuen balioarekin zatitzen dira. 2024an (amaitutako azken kanpainaren aitorpenaren urtea), SARA batek 10.529,08 euro balio zituen.

Ondorengo koadroan, urte horretarako SARAren baliokidetasunak kontsulta ditzakezu, familiaren sarrera haztatuen eta familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera: ikusi SARA taula.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Kalkulua egiteko, ondorengo datuak kontuan hartu behar dituzu:

  • Zure familia-unitatea osatzen duten pertsona-kopurua.
  • 2024ko zure errenta-aitorpenean agertzen diren diru-sarrerak.

Formularioa betetakoan, zenbaki bat agertuko da emaitza moduan. Zenbaki horrek adierazten du zure familiako diru-sarrera haztatuen SARA kopuru baliokidea zein den.

Etxebizitza edo diru-laguntza eskuratzeko ezarritako zenbatekoaren berdina edo txikiagoa bada, eskuratzeko aukera izango duzu. Aldiz, handiagoa bada, ez.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Posta elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.