Nafarroako Fundazioen Erregistroan 2021eko uztailaren 16 baino lehenago inskribatutako fundazioak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
1. Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legeak indarra hartu ondoren, 2021eko uztailaren 16an, Nafarroako Fundazioen Erregistroan jadanik inskribatutako fundazioak beren osotasunean arau berri horren mende daude eta bi urteko epea dute (2023ko uztailaren 17ra arte) haien estatutuak foru lege berriari egokitzeko.
2. Epealdi hori amaitutakoan, Erregistroak ez du inskribatuko estatutuak egokitu gabe dauzkan fundaziorik.
Prozeduraren urratsak:
Eskabidea: Azaroaren 30eko 104/2022 Foru Dekretuaren 19. artikulutik 24.era bitarteko artikuluetan eta 29. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, fundazio-agiriaren, estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkeztea eskatuko da.
Eskaera aztertzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak Babesletzaren, zerga-arloko departamentu eskudunaren edo fundazioen beste erregistro batzuen laguntza eskatzen ahalko du, egiaztatzeko egokiak direla fundazioaren izena, zuzkidura, helburuak eta jarduerak, edo egin beharreko inskripzioari eragiten dioten estatutuko beste eduki batzuk.
Eskaera zuzentzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak inskribatzeko dagoen fundazioari eskatzen ahalko dio aurkeztu diren dokumentuak zuzentzeko. Hala egiten bada, ebazteko epea etenen da.
Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
Ebazpena epean ez ebaztea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
Baliabideak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko helegitea sartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
Fundazioa arautzen duten estatutuen aldaketa osoaren edo partzialaren eskritura publikoa. Notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa aurkeztu beharko da eta hartan beti agertuko da estatutu berrien testu bategin osoa, estatutuen testua Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legeari egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa guztiekin. Egokitzapenaren ondorioetarako, Estatutuen eredu hau, laguntza dokumentua eta egiaztapen agiria baliagarriak izan daitezke.
Ziurtagiria, estatutuen arabera ahalmen hori duenak sinatua, zeinetan egiaztatuko baita estatutuak aldatzeko erabakia(k):
estatutuen arabera horretan eskumena duen organoak hartu zuela;
estatutuak aldatzeko arrazoia Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legeari egokitzea izan dela;
egokitzapenerako beharrezkoak ez diren bestelako aldaketak jasotzen baditu, adierazten duela zein den arrazoia justifikatzen duena aldaketa horiek beharrezkoak direla fundazioaren intereserako eta haren helburuak hobeki lortzeko, fundatzaileen berariazko debekurik ez dagoela eta fundazioaren helburua betetzen dutela.