Fundazio baten patronatuaren erregistroa

Fundazioen eta Babes Jardueren Zerga Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako zerga araubide berezia mantentzeko bete beharreko baldintzetako bat da.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatutako fundazioak.

Tramite honen helburuak dira:

  • Patronatuaren osaera inskribatzea, baita osaeran ondoz ondo egon diren aldaketak ere.
  • Erregistroaren komunikazioaren eta  publikotasunaren legezko betebeharrak betetzea Deskribapena.
  1. Inskribatuta dauden fundazioek Erregistroari jakinaraziko dizkiote legedian eta estatutuetan ezarritako edozein arrazoirengatik patronatuan egondako aldaketa guztiak, horiek inskriba ditzan, eta kideen kargu-uzteen, izendapen eta onarpenen eta patronatuko karguak (lehendakaria, lehendakariordea...) betetzeko izendapenen berri emanen dute
  2. Inskripzioa fundazioaren legezko betebehar bat da.
  3. Gainera, zerga-araubide berezia duten fundazioen kasuan, erregistroko informazioa eguneratuta egotea, gainera, zerga-onura horiek mantendu ahal izateko bete beharreko baldintza da.
  4. Patronatua osorik edo partzialki berritu daiteke.
  5. Patronatua berritzeko prozedura estatutuen arabera gauzatu behar da eta ezarritako baldintzak bete behar dira (kargu-uztearen kausak, uko egitearen jakinarazpena, kide berrien aukeraketa, agintaldiaren iraupena, eta abar).
  6. Patronatuan biziarteko kargudunak badaude (haien agintaldia pertsonaren bizitzari lotuta dago), kide horiek aldatzeko, eskritura publikoa egin beharko da haien izendapena fundazio agirian aipatzen bada, horren aldaketa izanen bailitzateke.
  7. Patronoak natoak badira (haien agintaldia karguaren, lanbidearen, mailaren edo patronoa izatea dakarren edozein zirkunstantziaren iraunaldiari lotuta dago) edo talde zehatz batek aukeratuak badira (adibidez, toki entitate zehatz bat ordezkatzeko), izendapenaren arrazoia edo jatorria adieraziko da.
  8. Aldaketa bakoitzaren ondoren egiten den inskripzioan, patronatuaren osaketak eguneratuta eta osorik egon behar du (kide guztien zerrenda xehakatua, horien izen-abizenekin eta Patronatuan duten karguarekin).

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaeraren analisia; Fundazioen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatu ahalko dio fundazioari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten egingo da. Emandako epea igarota, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu egingo dira, eta prozedura bertan behera utzi.
  2. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori izapidetzeko eskumena duen Administrazioaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Ebazpena epean ez ematea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren berariazko jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  1. Eskabide orokorra
  2. Organo eskudunak onartutako akordioa jasotzen duen ziurtagiria, idazkariak sinatuta eta presidentearen oniritziarekin, eta horretan jasota egon behar dute berritze hori estatutuekin bat datorrela eta estatutuetan arautzen den prozedurarekin bat egin dela egiaztatzeko beharrezko baldintza guztiak.
  3. Hala badagokio, erregistroko traktuaren ziurtagiria, azkenekotik erregistratu nahi denera izandako patronatuak egiaztatzen dituena.
  4. Berritzeak fundazio agirian, hori aldatzeko eskritura publikoan edo hori aldatzeko ondoko eskrituretan izendatutako biziarteko patronoei eragiten badie. Eskritura publikoan jasotzeko betebeharra ezarriko da, fundazioa zuzentzen duten estatutuek xedatzen badute.
  5. Patronatuko kidea pertsona juridikoa bada, organo eskudunak pertsona juridiko horren inguruan hartutako akordioaren ziurtagiria.
  6. Patronatuko kideen izendapena eta/edo karguak onartu edo ukatu direla egiaztatzea. Agiri publiko nahiz pribatu batean gauzatu beharko da onarpena edo ukoa, notarioak legeztatutako sinadurarekin. Patronatuaren aurrean ere egiten ahalko dira onarpena nahiz ukoa, eta idazkariak egindako ziurtagiri baten bidez frogatuko dira, Fundazioen Erregistroan pertsonalki agertuz edo zuzenbidean balio duen edozein bitarteko erabiliz, horren berri modu fidagarrian ematen badu.
  7. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, eskatzen den jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat eman ondoren, inskripzioa egiteko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira behar bezala sinatuta (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa  Adobe Reader-ek emana.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: Urte osoan zabalik

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefono-zenbakiak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Patronato de una Fundación

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time