Fundazio baten patronatuaren erregistroa

Ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legearen arabera inskribatutako fundazioen patronatuaren osaerako berritzeak inskribatzea.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatutako fundazioak, hots, erregistratutako patronatuaren osaera aldatu dutenak.

  1. Inskribatuta dauden fundazioek Erregistroari jakinaraziko dizkiote legedian eta estatutuetan ezarritako edozein arrazoirengatik patronatuaren osaeran egondako aldaketa guztiak, horiek inskriba ditzan, eta kideen kargu-uzteen, izendapenen, onarpenen eta uko-egiteen eta, kasua bada, patronatuko karguak beteko dituzten pertsonen izendapenen berri emanen dute. 
  2. Patronatuaren osaeraren berritzea osoa edo partziala izanen da. Patronatua berritzeko prozedura estatutuetan eta indarrean dagoen legerian ezarritakoari lotuko zaio.
  3. Patronatua berritzeko inskripzioak erregistroko segidako traktua bete beharko du, eta izandako patronatu guztiak egiaztatu beharko dira, azkenik erregistratutakotik hasita erregistratu nahi denera arte.

 

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskabidea: Azaroaren 30eko 104/2022 Foru Dekretuaren 19. artikulutik 24.era bitarteko artikuluetan eta 30. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio (Gaztelaniazko testua).
  2. Tramitea online eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, kasua bada, fundazio-agiriaren eta eskatutako gainerako agirien kopiak. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkeztea eskatuko da.
  3. Eskaera aztertzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak Babesletzaren, zerga-arloko departamentu eskudunaren edo fundazioen beste erregistro batzuen laguntza eskatzen ahalko du, egiaztatzeko egokiak direla fundazioaren izena, zuzkidura, helburuak eta jarduerak, edo egin beharreko inskripzioari eragiten dioten estatutuko beste eduki batzuk.
  4. Eskaera zuzentzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak inskribatzeko dagoen fundazioari eskatzen ahalko dio aurkeztu diren dokumentuak zuzentzeko. Hala egiten bada, ebazteko epea etenen da. 
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epean ez ebaztea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  7. Baliabideak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko helegitea sartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra
  2. Eskabidearekin batera, eta kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: 
  • Organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria, estatutuen arabera ahalmen hori duenak sinatua; beharrezkoak diren datu guztiak izanen ditu, egiaztatzeko berritzea estatutuekin bat datorrela eta estatutuetan araututako prozeduraren arabera egin dela egiaztatzeko. Ziurtagiriak, gainera, datu hauek izanen ditu:
    • Patronatuaren osaera eguneratu eta osoa, patronatuko kideen zerrenda xehakatuarekin, haien izen-deiturekin eta haien nortasuna egiaztatzen duten nortasun-agiriekin (pertsona fisikoak badira) eta sozietatearen izenak eta haien identifikazio fiskaleko zenbakiak (pertsona juridikoak badira).
    • Kasua bada, patronatuan duten kargua. Idazkaria kide ez bada, hori adieraziko da.
    • Agintaldi bakoitzaren bukaera eta, kasua bada, berezkoak edo biziartekoak diren.
    • Patronatuko kideek entitate bat ordezkatzen duten, talde batek horretarako izendatu dituen edo berez duten ordezkari izaera.
    • Patronatua berritzen baldin bada patronatua osatzen duten kideetako batek kargua utzi duelako, ziurtagirian kargua uzteko arrazoia jaso beharko da.
    • Berrikuntzak ukitzen baditu fundazio-agirian izendatutako patronatuko kide biziartekoak, fundazio-agiriaren aldaketa jasotzen duen eskritura publikoan sartuko da ziurtagiria, eta notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa aurkeztu beharko da.
  • Kasua bada, patronatua osatzen duten pertsonek izendapenak eta/edo karguak onartu dituztela edo horiei uko egin dietela egiaztatzen duen agiria, ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legearen 25.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Kasua bada, erregistroko traktuaren ziurtagiria, estatutuen arabera ahalmen hori duenak sinatua, zeinetan egiaztatuko baitira erregistratutako azken patronatutik erregistratu nahi denera egon diren patronatuak.
  1. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Patronato de una Fundación

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.