1. Eskabide orokorra.
2. Agiri hauek erantsiko dira:
- Fundazioa arautzen duten estatutuen aldaketa osoaren edo partzialaren eskritura publikoa. Notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa aurkeztu beharko da eta hartan beti agertuko da estatutu berrien testu bategin osoa, estatutuen testua Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legeari egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa guztiekin. Egokitzapenaren ondorioetarako, Estatutuen eredu hau, laguntza dokumentua eta egiaztapen agiria baliagarriak izan daitezke.
- Ziurtagiria, estatutuen arabera ahalmen hori duenak sinatua, zeinetan egiaztatuko baita estatutuak aldatzeko erabakia(k):
- estatutuen arabera horretan eskumena duen organoak hartu zuela;
- estatutuak aldatzeko arrazoia Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legeari egokitzea izan dela;
- egokitzapenerako beharrezkoak ez diren bestelako aldaketak jasotzen baditu, adierazten duela zein den arrazoia justifikatzen duena aldaketa horiek beharrezkoak direla fundazioaren intereserako eta haren helburuak hobeki lortzeko, fundatzaileen berariazko debekurik ez dagoela eta fundazioaren helburua betetzen dutela.
Ziurtagiria eskritura publikoari erantsiko zaio.
Jatorrizko dokumentua edo haren kopia autentikoa aurkeztu beharko da. Eskaneatutako dokumentazioa ere aurkezten ahalko da, baldin eta originaltasunari buruzko ziurtagiri bat atxikitzen bada, zehaztasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzeko; ziurtagiri horrek jatorrizkoa izan beharko du.
3. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.
4. Erregistroan inskribatuta dagoen patronatuaren osaera aldatu bada, hura berritu dela inskribatzeko eskatuko eta izapidetuko da aldi berean.