Enpresen gaikuntza industria-segurtasunaren arloko jarduera arautuak egiteko

Enpresa instalatzaile eta mantentzaileen erregistroa

Oinarrizko informazioa

  • Enpresa instalatzaileak
  • Enpresa mantentzaileak/kontserbatzaileak
  • Enpresa konpontzaileak
  • Gas-aparatuak abian jartzen dituzten enpresak

Izapide hau erabiltzen da industria-segurtasunaren erregelamenduek araututako jardueretan aritzen diren zerbitzu-enpresen gaikuntza lortzeko eta enpresa horiek Industria Erregistro Integratuan inskribatzeko. Halaber, erabiltzen da jatorrizko adierazpenean jasotako datuetako edozein aldaketa jakinarazteko, bai eta jarduera eten dela jakinarazteko ere
Prozedura enpresa hauei aplikatzen zaie:

  • Egoitza soziala Nafarroan dutenak.
  • Nafarroan jardun nahi dutenak eta Europar Batasuneko beste estatu batean kokatuta daudenak, Espainiako lurraldean establezimendurik izan gabe.

Ohiko galderak:

Kontsulta: Industria Erregistro Integratua (Industria, Energia eta Turismo Ministerioa)

Enpresen Erregistroaren kontsulta (Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua)

Jarduera hastea, datuak aldatzea edo etetea jakinaraztea

1. Sozietate-egoitza Nafarroan duten enpresak:

Jarduera hasteko, erantzukizunpeko adierazpen bat bete eta sinatu beharko duzu jarduera bakoitzeko (hautatu dagozkionak) eta aurkeztu “Tramitazioa” atalean:

(*)Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko otsailaren 7ko 2024/573 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 7. apartatuan ezartzen denaren itzalpean dauden aparatuak eta sistemak instalatzen, mantentzen edo konpontzen dituzten enpresek gas fluordunak eta horietan oinarritutako ekipoak erabiltzeko ziurtagiria eduki beharko dute.

2. Jarduera aske egiteko araubidean egiten duten enpresak (Europar Batasuneko beste estatu batean establezimendua duten enpresak):

Jarduera hasteko, jarduera aske egiteko araubideko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, "Tramitazioa" atalean.

Araudi orokorra:

  • 355/2024 Errege Dekretua, ITC AEM 1 "Igogailuak" Jarraibide Tekniko Osagarria onartzen duena, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen duena
  • 355/2024 Errege Dekretuari buruzko gida. Errege Dekretu horren bidez, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen dira
  • 837/2003 Errege Dekretua, jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu berri aldatua eta bategina onesten duena, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa. 
  • 836/2003 Errege Dekretua, jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-2” jarraibide tekniko osagarri berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa. 
  • 223/2008 Errege Dekretua , goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena.
  • 337/2014 Errege Dekretua, goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena.
  • 842/2002 Errege Dekretua, behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena. 
  • 809/2021 Errege Dekretua, presio-ekipoen erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
  • 552/2019 Errege Dekretua, hozkuntzako instalazioen segurtasunaren erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
  • 919/2006 Errege Dekretua, gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena. 
  • 365/2005 Errege Dekretua, MI‑IP05 jarraibide tekniko osagarria (Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak) onesten duena. 
  • 513/2017 Errege Dekretua, suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena.
  • 1027/2007 Errege Dekretua, eraikinetako instalazio termikoei buruzko erregelamendua onesten duena. Aldaketak: 249/2010 Errege Dekretua eta 238/2013 Errege Dekretua.
  • 560/2010 Errege Dekretua, industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatzen dituena 17/2009 Legera eta 25/2009 Legera egokitzeko (BOE 125. zk., 2010/05/22); akatsen zuzenketa (BOE 149. zk., 2010/06/19) eta (BOE 207. zk., 2010/08/26).
  • 298/2021 Errege Dekretua, industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatzen dituena.
  • 115/2017 Errege Dekretua, arautzen duena nola merkaturatu eta eskuztatu behar diren gas fluordunak eta gas horietan oinarritutako ekipoak, eta nola lortu behar duten ziurtapena gas horiek erabiltzen dituzten profesionalek, eta ezartzen dituena gas fluordunak sortzen dituzten jarduerak egiten diren instalazioek bete beharreko baldintza teknikoak.

Berariazko foru araudia:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Ikusi “Aurkeztu beharreko agiriak" eta “Tramitatu” botoia sakatu (Internet bidez tramitatzeko laguntza).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Internet bidez tramitatu behar da nahitaez (Internet bidez tramitatzeko laguntza):

  • Enpresaren ziurtagiri digitalarekin sartu behar duzu.
  • Pantaila bat agertuko da, non enpresaren datuetan sartzen baita.
  • Hirugarren fitxan (“Jardueren erregistroa”), sakatu “Deskargatu akreditazioa” botoia.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 427 069 / 848 426 474
Posta elektronikoa: carnes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.