Elikakateari buruzko Legearen ez-betetzeak salatzea eta komunikatzea

Salaketa formal bat aurkez daiteke, edo isilpean zantzuren bat eman

Oinarrizko informazioa

Elikakatearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurriei buruzko Legeak aukera ematen dio edozeini araudi horren ustezko ez-betetzeen berri emateko.

Legeak hainbat arau-hauste jasotzen ditu, hala nola kontratuan hitzartutako prezioa ez ordaintzea, ekoizpen-kostuen azpitik ordaintzea, epez kanpo ordaintzea, kontratuetan hitzartu gabeko aldaketak egitea, produktuen entregak bertan behera uztea garaiz abisatu gabe, merkataritza-sekretuak ezagutaraztea eta abar.

Informazio hori aurkez daiteke salaketa formal bat eginda, edo informazioa isilpean emanda, zantzu gisa.

Bi kasuetan:

  • Interesdunari hilabeteko epean jakinaraziko zaio zer ekintza eginen diren erreklamazioa bideratzeko.
  • Kasua aurrera eramateko arrazoirik ez badago, interesdunari 9 hilabeteko epean jakinaraziko zaio. 
  • Pertsonen identitatearen babesa bermatzen da, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, halakorik bada.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Hurrengo botoia sakatuz inprimaki bat eskuratzen da, eta bertan informazio hau eman behar da: 

  • Adierazi salatzailearen izen-abizenak, IFZ eta harremanetarako datuak (eta beste pertsona baten izenean arituz gero, harenak ere).
  • Identifikatu salatu nahi diren operadoreak edo enpresak.
  • Azaldu zer salatu nahi den, bai eta zer alditan edo noiz gertatu den.
  • Erantsi dauzkazun frogak.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Salaketa aurrez aurre aurkezteko, eskabide orokor bat bete behar da, fitxa honetako jarraibideetan eskatutako datuekin.

Ahal dela, hemen aurkeztuko da: 

  • Landa Garapeneko Erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuko barruti-bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Hurrengo botoia sakatuz, mezu elektroniko bat bidaltzen da cadena.alimentaria@navarra.es helbidera; mezu horretan informazio hau jarri behar duzu: 

  • Eman harremanetarako helbide elektroniko bat, gutxienez.
  • Azaldu zertaz ohartarazi nahi duzun.
  • Identifikatu ez-betetzeen zantzuak dituzten operatzaileak edo enpresak.
  • Erantsi beharrezkotzat jotzen duzun edo lagungarria izan daitekeen informazioa.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atala
González Tablas kalea, 9, 3. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 424 835
Posta elektronikoa: cadena.alimentaria@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Denuncia por incumplimiento de la cadena alimentaria

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.