Pertsona baten izenean dauden higiezinak kontsultatzea eta lurzati-zedula ziurtatuak lortzea

Gainera, agiri bat lor daiteke zeinetan ziurtatzen den pertsona bat ez dela higiezin baten titular gisa agertzen Lur-ondasunen Erregistroan

Oinarrizko informazioa

Tramite honen bidez, ekintza hauek egin daitezke:

  • Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan pertsona baten izenean dauden ondasun higiezinak kontsultatzea eta ziurtagiria lortzea.
  • Pertsona bat titular den higiezinen lurzati-zedula ziurtatuak lortzea.
  • Pertsona bat ondasun higiezin baten titular gisa agertzen ez dela ziurtatzen duen agiria lortzea.

Lurzati-zedulak agiri ofizialak dira, ondasun higiezinen titulartasuna, helbidea, azalera, erabilera eta erregistro-balioa egiaztatzen dituztenak. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan daude, higiezinen lurzatiaren edo lurzatien irudikapen grafikoekin batera. 

Lurzati-zedula ziurtatuek GML fitxategi bat dute erantsita, eta hor jasotzen dira lurzatiaren koordenatu georreferentziatuak. 

Hilabeteko indarraldia dute, edo gutxiagokoa, baldin eta tarte horretan datuei eragiten dieten aldaketak gertatzen badira. Indarraldia bukatuta, informazioa ematen dute, besterik ez. 

Lurzati-zedula emateak kostu bat izan dezake: kontsultatu hemen tasak.

12/2006 Foru Legea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (47. artikulua).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lur-ondasunen Erregistroaren bulegoetan, hitzordua eskatuta. Hitzordua eskatzeko, erabili “Harremanetarako” atalean adierazitako bideak.

Jarraibideak:

Datu babestuak eskuratu ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu: 

  • Baimendutako pertsonak: ondasunaren titularrak berariaz eta idatziz emandako baimena behar dute. Baimena sinatuta aurkeztu behar da. Deskargatu esteka honetan baimen-eredua.
  • Ordezkariak: titularraren legezko ordezkaritza edo ordezkaritza judiziala egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dituzte. 
  • Erregistroko titularraren jaraunsleak edo oinordekoak, titularra hil denean: azken borondateen ziurtagiria eta testamentuaren kopia aurkeztu behar dituzte edo, halakorik ezean, legezko oinordetza zehazten duen notario-agiria edo agiri judiziala (jaraunsle-deklarazioa ere esaten zaio). Hildakoen oinordekoen eta jaraunspen jasogabeen ordezkarien erroldan zure harremana inskribatu baduzu, internet bidez eskura dezakezu zendutako pertsonaren ondasunen ziurtagiria.
  • Arlo errealean eragina duten eskubideen titularrak eta titularkideak, edo errentamendu edo apartzeria baten titularrak eta titularkideak: NANa edo beste identifikazio-agiri bat aurkeztu behar dute, eta kasu bakoitzean egoki diren agiriak edo justifikazioa. 
  • Ondasun mugakide baten titularrak: NANa edo beste identifikazio-agiri bat aurkeztu behar dute. 

Eskabidearekin batera, kasu bakoitzean egoki diren agiriak aurkeztu behar dira. 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lur-ondasunen Erregistroaren bulegoetan, hitzordua eskatuta. Hitzordua eskatzeko, erabili “Harremanetarako” atalean adierazitako bideak.

Harremanetan jartzeko

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 848 427 333 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.