Zure erregistro-balorazioaren dokumentu xehatua

Tramitazioa

Jarraibideak:

Lurzati-zedula ziurtatuek higiezin baten erregistro-balioaren berri ematen dute, baina ez dute adierazten nola lortu den datu hori. Jakiteko zer alderdi hartu diren kontuan kalkulu hori egiteko, balorazio-orria zehazten duen dokumentu bat eskatzen ahal duzu. 

Horretarako, higiezinaren titularra izan behar duzu, edo kasu bakoitzean behar diren agiriak aurkeztu: 

  • Baimendutako pertsonak: ondasunaren titularrak berariaz eta idatziz emandako baimena behar dute. Baimena sinatuta aurkeztu behar da. Deskargatu esteka honetan baimen-eredua.
  • Ordezkariak: titularraren legezko ordezkaritza edo ordezkaritza judiziala egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dira. 
  • Erregistroko titularraren jaraunsleak edo oinordekoak, titularra hil denean: azken borondateen ziurtagiria eta testamentuaren kopia aurkeztu behar dituzte edo, halakorik ezean, legezko oinordetza zehazten duen notario-agiria edo agiri judiziala (jaraunsle-deklarazioa ere esaten zaio).

Ohar garrantzitsua: eskabidean adierazi behar duzu zer higiezinetarako eskatzen duzun balorazio-orria. 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lur-ondasunen Erregistroaren bulegoetan, hitzordua eskatuta. Harremanetarako ohiko bideetan eskatu dezakezu:

Horrez gain, higiezinak zer udalerritan dauden, udal horren bulegoetara joan daitezke ondasunen titularrak. 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.