Akats bat izan da harpidetzan, bai bilaketetan bai tramiteetan. Bilaketa edo tramite bat interesatzen bazaizu, harpidetu berriro:
Dagoeneko inskribatuta bazaude, sistemak horren berri emango dizu, eta ez duzu ezer egin beharko.
Inskribatuta ez bazaude, berriro alta emateko aukera emango dizu informazio-oharrak jasotzeko.
Barneko informazio-kanala
Barneko informazio-kanala
Horri esker, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren soldatapekoek –izan oraingoak edo lehen aritutakoak–, eta harekin lanbide-harreman bat izan dutenek, beren jardun-eremuan egindako arau-hausteen berri eman dezakete, modu konfidentzialean
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren soldatapekoendako –izan oraingoak edo lehen aritutakoak–, eta harekin lanbide-harreman bat izan dutenendako, baldin eta harreman horren esparruan, beren jardun-eremuan egindako ustezko arau-hausteen berri izan badute. Zehazki:
Enplegatu publikoak.
Besteren konturako langileak.
Autonomoak.
Enpresa bateko akziodunak, partaideak edo administrazio-, zuzendaritza- edo gainbegiratze-organoko kideak, exekutiboak ez diren kideak barne.
Nafarroako Foru Administrazioaren kontratistendako, azpikontratistendako eta hornitzaileendako lan egiten dutenak, edo haien ikuskapenaren edo zuzendaritzaren pean dihardutenak.
Langile ohiak.
Boluntarioak, bekadunak, prestakuntza-aldietan dauden langileak, ordainsaria jaso nahiz ez jaso.
Lan-harremana oraindik hasi gabea dutenak, baldin eta informazio hori lortu badute kontratua egin aurreko hautapen- edo negoziazio-prozesuan.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Zertarako balio du barneko informazio-kanalak?
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileek edo organoek egin dituzten ustezko arau-hausteen informazioa emateko, modu konfidentzialean. Zehazki:
Europar Batasuneko zuzenbidearen arau-haustetzat har daitekeen edozein egite edo ez-egite, baldintza hauetako bat betez gero:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/1937 (EB) Zuzentarauaren aplikazio-eremuaren barnean egotea, edozein dela ere barneko ordenamendu juridikoan duten kalifikazioa;
Europar Batasunaren finantza-interesei eragitea, edo
Barne-merkatuan ondorioak izatea. Barnean sartzen dira eskumenen arloko arau-hausteak, estatuek emandako laguntzekin zerikusia dutenak, sozietateen gaineko zergaren arauak hausten dituztenak, eta abantaila fiskala lortzeko helburua duten jarduerei dagozkienak, baldin eta jarduera horiek hutsaltzen badute sozietateen gaineko zergari aplikatzen zaion legediaren xedea.
Arau-hauste penal edo administratibo astunak edo oso astunak izan daitezkeen egiteak edo ez-egiteak. Barnean sartzen dira ogasun publikoari eta Gizarte Segurantzari kalte ekonomikoa eragiten dieten arau-hausteak.
Zertarako EZ du balio barneko informazio-kanalak?
Informazio administratiboari buruzko kontsultak egiteko.
Norberaren eskubideen erreklamazioak egiteko edo interes partikularrak asetzeko eskaerak aurkezteko.
Herritarren edo enpresen ez-betetzeei buruzko komunikazioak egiteko.
2/2023 Legeak berariaz salbuetsitako komunikazioak aurkezteko.
Zer baldintza bete behar dira informazioa izapidetzeko onar dadin?
Jakinarazten den informazioa egiazkoa dela agerian uzten duten zantzu arrazoizkoak edo nahikoak izan behar dira.
Ahalik eta zehatzen deskribatu behar dira salatzen diren egitateak edo jokabideak.
Deskribatutako egoerari buruz eskura dagoen dokumentazio edo informazio guztia eman behar da, edo frogak lortzeko zantzu objektiboak.
Ez dira izapidetuko komunikazio orokorrak, iritzietan soilik oinarritutakoak eta fede txarrez edo eskubide-abusuarekin egindakoak.
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak tratatuko ditu jasotako datu pertsonalak, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko ditu: “Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko barneko informazio-sistema”. Esteka honetan kontsulta dezakezu.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Komunikazioarekin batera, froga-euskarri egokia aurkeztu behar da, eta, hala badagokio, jakinarazitako informazioa egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa ere bai.
Dokumentuak eta datuak anonimo bihurtu behar dira konfidentzialtasuna gordetzeko, ikerketa egiteko beharrezkoak diren gutxienekoak izan ezik.
2/2023 Legea, arau-hausteen berri ematen duten pertsonak babestekoa eta ustelkeriaren aurka borrokatzekoa.
69/2025 Foru Dekretua, zeinaren bidez gaitzen eta konfiguratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barneko informazio-sistema, eta haren kudeaketa xedatzen.
34/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barneko informazio-sistemaren eta -kanalaren esparruan jasotzen diren informazio eta komunikazioen barne-kudeaketarako prozedura.
35/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barneko informazio-sistemaren arduraduna.
Tramitazioa
Arau-hausteak jakinaraztea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Informazio-kanal elektronikoaren bidez
Aukera hau da gomendagarriena, komunikazioen konfidentzialtasuna eta, kasua bada, anonimotasuna bermatzen baititu.
Horretarako, sakatu hurrengo botoia eta bete datu-orria.
Gutun-azalak ongi itxita egon behar du eta ez da bidaltzailearen izenik agertu behar. Kanpoaldean honako hau idatzi behar da: “Barneko informazio-kanala: konfidentziala, ez ireki”.
Gutun-azal hori barneko informazio-sistemaren arduradunari igorri behar zaio, helbide honetara: Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, 31002, Iruña.
Aurrez aurre, barneko informazio-sistemaren arduradunari.
Barneko informazio-kanalaz gain, badaude kanpoko kanalak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuan gerta daitezkeen arau-hausteen berri emateko.