Unibertsitateko ikasketetarako bekak 2023-2024

Laguntzak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren deialdiarekin osagarriak dira

Oinarrizko informazioa

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutakoak, matrikulaturik badaude Espainiako unibertsitateetan irakasten diren unibertsitate-ikasketa ofizialetan.

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako.

Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Egoitza
  • Garraioa
  • Jantokia
  • Espediente akademikoa
  • Aparteko laguntza
  • Digitalizaziorako laguntza

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko beka eskatu izana, 2023-2024 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu Zure beka, klik batean webgunea.

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi: Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena.

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa egiteko. Horren xedea da zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izatea bekaren eskaera ebazteko beharrezkoak diren identifikazio datu guztiak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errenta eta ondarea.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak...

Datu akademikoak justifikatzeko, datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, edo Ministerioaren beka eskatu ez bada edo beka hau ukatu bada , ikasketa-mailari dagokion dokumentua erantsi behar da, unibertsitateak sinatuta eta zigilatuta:

Eskatzailearen egoeraren arabera, beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dira, egoera hauek egiaztatzeko: zurztasuna, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo baliokidea, gizarte txostena... Dokumentu horiek edozein kasutan aurkeztu behar dira, baita datuen kontsulta baimenduta ere.

Eskaturiko dokumentuak deialdiaren 8. oinarrian kontsultatzen ahal dira. Deskargatu dokumentuen zerrenda.

990E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdia.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu" botoia zure eskaeraren egoera ikusteko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Segurtasun integratua

Emaitzak

Behin betiko emaitzak (gaztelaniaz):

218E/2024 Ebazpena, deialdia behin betiko ebazten duena.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 27tik urriaren 27ra izango da, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailari zuzenduta, Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko Sailburuari zuzenduta.

 

Behin-behineko emaitzak (gaztelaniaz):

133E/2024 Ebazpena, deialdia behin-behineko ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan helbide honetan:
Telefonoa: 948 981 830 (Telefono bidezko arretarako ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 17:30era / Ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara)
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: becas.universitarias@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Beca para el alumnado que curse estudios universitarios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.