Informazioaren Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonak, baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:
Adinez nagusia izatea.
Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.
Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.
Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.
Komunikazioko edo Informazio Zientzietako unibertsitateko gradudun titulua edo antzeko tituluren bat izatea, Espainiako agintariek emana, homologatua edo baliokidetzat hartua.
Eskatutako titulua eskuratua izatea prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean.
Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, bekaldiak irauten duen bitartean mantendu.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Prestakuntza beka Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren instalazioetan eginen da, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak Migrazio Politiken arloan egiten dituen jarduerak zuzenean ezagutzeko.
Bekak hamabi hilabeteko iraupena izanen duen arren, hasierako tartea eta luzapenak kontuan hartuta, hiru urtera arte luzatzen ahal da.
Bekadunak gehienez ere 30 ordu izanen ditu astean.
Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak, eta dagozkien ziurtagiriak.
Formakuntza bekaren deialdia onartu zen 23E/2025 ebazpenaren 6.e oinarrian aipatzen den titulu ofizialaren fotokopia.
Ikasketa-espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, batez besteko nota barne, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.
Nafarroako erroldatze-ziurtagiria, antzinatasuna zehazten duena.
Alegatutako merezimenduen gaineko ziurtagiriak eta fotokopiak, Formakuntza bekaren deialdia onartu zen 23E/2025 ebazpenaren 9. oinarriaren arabera baloratuak izateko.
Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera (III. eranskina).
Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egin dezan Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (IV. eranskina).
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, IV. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, IV. eranskinaren arabera.
172/2004 Foru Dekretua, prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.
Harremanetan jartzeko
Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzua
Iturrondo Poligonoa 1-A, lehenengo solairua
31600 Burlata
Telefonoa: 848 423 514
Posta elektronikoa: migraciones.convivencia@navarra.es
info
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea: