Inskripzioa edo berritzea eskatzeko, aurkeztu beharreko agiriak desberdinak izanen dira, sektorearen arabera:
1. Produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen sektorea
1.1. EOEOn inskribatzea eta erabiltzaile profesionalaren txartela eskuratzea eta/edo biak berritzea:
- Eskabidea
- Prestakuntza jaso izanaren egiaztagiria
- Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria
- NAN edo baliokidearen fotokopia
Nafarroan 2025ean ikastaroak ematen dituzten* Entitateak
Erabiltzaile profesionalen txartela eskatuta, etxean jasotzen ez badute eskabidea aurkeztu eta 90 eguneko epean, erreklamatu egin beharko dute epe hori igaro baino lehen, eta, kasu horretan, doan bidaliko zaie. Epe hori igarota, txartela erreklamatzea bikoiztutzat joko da.
1.2. EOEOn inskribatzea edo berritzea txartelik eman gabe:
- Eskabidea
- Beste autonomia erkidego batean lortutako erabiltzaile profesionalaren txartelaren fotokopia.
- Nortasun-agiriaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia.
(*) Izapide horri ez zaio tasarik ezarri
2. Produktu fitosanitarioen hornitzaileen sektorea:
2.1. Inskribatzea edo berritzea:
- Hornitzailearen eskabidea
- Instalazioen krokisa; zehaztu behar da non dauden produktu fitosanitarioak eta non dauden hurbileko etxebizitza edo lokal okupatuak.
- Teknikariaren gaikuntzaren unibertsitate-tituluaren fotokopia (nekazaritzako ingeniaritzako unibertsitate masterra, nekazaritzako elikagaien eta landa ingurunearen ingeniaritzako gradua, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi ingeniaria, basogintzako ingeniari teknikoa). Gainerako unibertsitate-tituluak: fotokopiaz gainera, titulua eman duen zentroaren ziurtagiria, adierazten duena tituludunak 1311/2012 EDaren II. eranskineko 1. ataleko kredituak bete dituela.
- Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria
3. Produktu fitosanitarioekin egiten diren tratamenduen sektorea
3.1. Inskribatzea edo berritzea:
- Tratamenduen eskabidea
- Instalazioen krokisa; zehaztu behar da non dauden produktu fitosanitarioak eta non dauden hurbileko etxebizitza edo lokal okupatuak.
- Erabiliko den kontratuaren, fakturaren edo bestelako agiri baten eredua, kontratugileari eman beharreko informazioa jakinarazteko prestatua (tratamenduan aplikatu diren edo aplikatuko diren produktu fitosanitarioak eta haien dosiak eta segurtasuneko aldiak).
- Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.
4. Izurriteen kudeaketa integratuaren inguruko aholkularitzaren sektorea
4.1. Inskribatzea edo berritzea:
- Aholkulariendako eskabidea
- Nortasun-agiriaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia.
- Teknikariaren gaikuntzaren tituluaren fotokopia (nekazaritzako ingeniaritzako unibertsitate masterra, nekazaritzako elikagaien eta landa ingurunearen ingeniaritzako gradua, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi ingeniaria, basogintzako ingeniari teknikoa, paisajismoko eta landa inguruneko goi mailako teknikaria, basoaren eta natur ingurunearen kudeaketako goi mailako teknikaria). Gainerako tituluak: fotokopiaz gainera, titulua eman duen zentroaren ziurtagiria, adierazten duena tituludunak 1311/2012 Errege Dekretuaren II. eranskineko 1. ataleko kredituak bete dituela.
- Gaur egun zer enpresa edo entitatetan ari den lanean, horren ziurtagiria.
- Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.