Birgaitze Programatuko Bizitegi Ingurune gisa deklaratutako eremuetan dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzak (MRR AUZOAK)

Europar Batasunak finantzatzen ditu, Next Generation EU funtsen bidez

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoak edo juridikoak, jabeen erkidegoak, administrazio publikoak eta sozietate publikoak.

Etxebizitzak edozein tipologiakoak izan daitezke (familia bakarrekoak edo kolektiboak), 20 urtetik gorako antzinatasuna dutenak, betiere Birgaitze Programatuko Egoitza Ingurune batean badaude.

Laguntzen helburua da energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatua lortzea, arreta berezia jarrita Birgaitze Programatuko Etxebizitza Ingurune (BPEI) kokatzen diren bizitegi-tipologiako eraikinen inguratzailean. Eraikinen irisgarritasuna, kontserbazioa, erabilera segurtasunaren optimizazioa eta digitalizazioa hobetzeko ere erabiltzen ahal dira.

Dirulaguntzak banakako ebaluazio sistemaren bidez emanen dira, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera, aurrekontuko dirua agortu arte. Zenbatekoak edo aurrekontu-poltsak gordeko dira, laguntzak lurraldeka kohesionatuta eskuratu ahal izateko.

Ikusi deialdiaren betekizunak.

  • 349/2022 Ebazpena, deialdia onesten duena (2022ko 121. NAO, ekainaren 20koa).
  • ​​​​​​853/2021 Errege Dekretua, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzak birgaitzeko eta etxebizitza sozialetarako laguntza programak arautzen dituena.
Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa:  848 427 570
Helbide elektronikoa: rehabilita@navarra.es

Deialdiei buruzko informazioa Nafarroako Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoetan (EEBB).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.