Laneko arriskuen prebentzioaren arloko jarduera arruntak egiteko laguntzak (2026)

Oinarrizko informazioa

  • Honako erakunde hauek izan daitezke onuradun: 31/1995 Legearen 12. artikuluan aipatzen diren erakundeak, dagokien sektore-esparruan ordezkaritza duten enpresa-erakundeak eta sindikatuak, bai eta horiek beren helburuetako edozein lortzeko eratutako fundazioak edo bestelako entitateak ere.
  • Sektore arteko ekintzak egiteko proiektuak aurkezten ahalko dituzte Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 12. artikuluan aipatzen diren erakundeek, bai eta erakunde horiek beren helburuetako edozein lortzeko eratutako fundazioek edo bestelako erakundeek ere.
  • Sektoreko ekintzak egiteko proiektuak aurkezten ahalko dituzte sektore horren esparruan ordezkaritza duten enpresa-erakunde eta sindikatuek, bai eta horiek beren helburuetako edozein lortzeko eratutako fundazioek edo bestelako entitateek ere.
  • Laguntzen onuradun izaten ahal dira, halaber, beren esparruetan gauzatzen diren jarduerak egiteko, aurreko apartatuetan aurreikusitako erakunde sindikalek edo enpresarialek eratutako taldeak, nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, baldin eta gai badira proiektuak, jarduerak edo ekintzak aurrera eramateko edo dirulaguntza emateko arrazoi izaten ahal den egoera batean badaude.

Xedea:

Deialdi honetako laguntzek helburu dute laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea, laneko arriskuen prebentzioaren arloan era honetako ekintzak eginez: zabalkunde-ekintzak, laguntza tekniko arlokoak, prestakuntzaren diseinu arlokoak eta araudia betetzeko neurrien sustapenarekin lotutakoak.

Proiektuak:

Sektoreko eta sektore arteko ekintzak egiteko proiektuak lagunduko dira diruz. Gehienez ere 80.000 euro emanen zaio proiektu bakoitzari.
Laneko arriskuen prebentziorako proiektuek lau motatako ekintzak bakarrik jasotzen ahalko dituzte: 

  1. Laneko arriskuen prebentzio-jardueraren printzipioak enpresetan zabaltzeko ekintzak.
  2. Laguntza teknikoko ekintzak, prebentzio-jardueren aplikazio praktikoak eta materialak eragindako arazoak aztertzea eta konpontzea helburu dutenak.
  3. Produkzio-jardueraren sektoreetan eta azpisektoreetan –batez ere enpresa txikiz osatuta daudenetan– ematen ahal den prestakuntza, eta prestakuntza horren metodoak eta edukiak diseinatzeko ekintzak.
  4. Enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren arloko legezko, arauzko eta hitzarmenezko xedapenak bete daitezen sustatzeko ekintzak; bereziki, jardueraren sektore- eta lurralde-eremuetan landutako mekanismo eta tresnen bidez martxan jarritakoak.

Aurkeztutako proiektuak alderatu, eta haien arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko da, 9. oinarrian jasotako balorazio-irizpideen arabera.

Gastu diruz lagungarriak:

Diruz laguntzen ahalko dira laguntzaren xede den jarduerarekin zalantzarik gabe lotuta dauden eta hura gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak, baldin eta deialdia arautzen duten oinarriak onartzen dituen foru-agindua sinatzen den egunetik 2027ko uztailaren 31ra bitartean fakturatu badira.

Hartzaileak:

Ekintzen lehentasunezko hartzaileak izanen dira Nafarroan kokatutako enpresa txikietan edo deialdi honen 9.1.b) oinarrian deskribatutako jarduera-sektoreren batean lan egiten duten besteren konturako eta norberaren konturako langileak.

Laguntza eskatzeko

  • Eskabidea eta proiektua, deialdiaren 6. eta 9. oinarrien arabera.

Laguntza eman ondoren

  • Gardentasun-adierazpena: laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da (tramite honetako "Tramitazioa > Gardentasun-adierazpena aurkeztea" atalaren bidez).

Justifikaziorako:

1. Onuradunek egindako proiektua justifikatu beharko dute 2027ko uztailaren 31a baino lehen–egun hori barne– modu telematikoan, tramite honen bidez. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Memoria teknikoa, proiektua gauzatu izana eta lortu nahi den helburuaren lorpen-maila justifikatuko dituena. Finantzatutako ekintza bakoitzerako adierazle multzo bat ere zehaztu beharko da, horien bidez ebaluatu ahal izateko lortutako emaitzak, bai eduki teknikoari dagokionez, bai eraginkortasunari, efizientziari eta ekonomiari dagokienez. Era berean, adierazleek aukera eman beharko dute jakiteko, besteak beste, diruz lagundutako ekintza bakoitza zenbat erabiltzailek jaso duten eta emaitzarekiko haien gogobetetasun-maila (1etik 6ra).

Zabalkunde gastuak baldin badaude, zabaldu den materialaren edukia aurkeztu beharko da, bai eta materiala zabaldu eta jaso dela frogatzen duen dokumentazioa ere.

  • Onuradunak proiektua gauzatzean egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena. Ondorio horietarako, egindako gastutzat hartuko da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu gabe egon.

2. 2027ko uztailaren 31a baino lehen–egun hori barne–, onuradunek dirulaguntzaren justifikazio ekonomikoa aurkeztu beharko dute, modu telematikoan, tramite honen bidez. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Memoria ekonomikoa, honako hauek barne:
    • Proiektuko ekintzak egin dituztenen izen-zerrenda, datu hauekin batera: lanaldia, lan egindako orduak eta proiektuaren kostuari egotzitako ehunekoa. Horrez gainera, ordukako dedikazioaren partea egin beharko da, jardueraren arabera banakatuta eta langileak eta haren arduradunak sinatuta.
    • Proiektuari egotzitako nominak, bai eta nominak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaindu direla erakusten duten transferentzien eta banku-laburpenaren kopia ere.
    • Joan-etorrien gastuen zerrenda, zer nominatan ordaintzen diren adierazita.
    • Aurkezten diren fakturen zerrenda zenbakitua, kontzeptuen arabera zehaztuak, eta haien ordainagirien zerrenda korrelatiboa.
    • 2027ko uztailaren 31ra arte egindako fakturak eta horien ordainagiriak, zeintzuek dirulaguntza eskatzen duenaren izenean egon beharko baitute.
  • Baldin eta onuraduna salbuetsita badago balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) ordaintzetik, edo ez badago zerga hori ordaintzeari lotua, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztuz frogatuko du egoera hori.

Tramitazioa

Epea: 26/09/25 - 27/08/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoak: 848 427 925 / 848 425 631
Posta elektronikoa: ayudas.trabajo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.