Erantsi beharreko dokumentuak artxibo bereizietan aurkeztuko dira, bakoitza bere izenarekin. Honako hauek dira:
- Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria.
- Atxikitze zentroak egindako aldeko txostena.
- Egin beharreko egonaldiaren justifikazio memoria.
- Tesiaren egungo egoerari buruzko txostena.
- 10.2.c oinarrian ezarritako puntuazioa lortzeko frogagiriak, Nafarroako unibertsitate sistema nazioartekotzeari buruzkoak.
Gainera, Nafarroaren intereseko doktorego programak egiteko Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntza baten onuradun izanez gero izan ezik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Doktorego programaren matrikula.
- Doktoratu aurreko laguntza baten onuradun dela egiaztatzen duen dokumentazioa.