Arte eszenikoetako eta musikaletako profesionaleentzako laguntzak, birak egin ditzaten eta azoketan parte har dezaten. Artem Exporta 2025

Deialdi honen xedeko jarduerak 2024ko azaroaren 2tik 2025eko urriaren 31era bitarte eginen dira, biak barne

Oinarrizko informazioa

Proiektuek Nafarroako konpainien, ekoizleen eta/edo artisten arte eszeniko eta musikaletako ekoizpenei ("performatiboak" barne) lotuta egon behar dute.

Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahalko du.

Dirulaguntzen helburua

Deialdiaren xedea da artisten eta arte eszenikoen arloko enpresen mugikortasuna sustatzeko laguntzak arautzea banakako ebaluazioaren araubidean, besteek beren produkzioak Nafarroatik kanpo kontrata ditzaten, eta parte har dezaten Nafarroatik kanpo egiten diren eta pertsona edo entitate eskatzaileak antolatuta programatzaileentzat edo banatzaileentzat egiten diren azoka edo erakustaldi itxietan.

Zenbatekoa

Deialdiaren zenbatekoa 20.000 eurokoa da. Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa. Proiektu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

Eskabidea aurkezteko fasea:

Laguntzak emateko fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazio-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Kultur Ekintza Zerbitzua).

36E/2025 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 25/04/04 - 25/09/19

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Navarrería kalea, 39
31001 Iruña
Telefonoa: 848 424 683
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.