Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa guraso bakarreko familia edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia direla aitortuta duten familientzat, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko.
Betebeharrak:
a) Familia-unitate eskatzaileko kide guztiak Nafarroako Foru Komunitateko herriren batean erroldatuta egotea bi urteko antzinatasunarekin, gutxienez.
b) Familia-unitatearen per capita errenta honako hau baino txikiagoa izatea:
- urteko OAEAP halako 2,5, 14 ordainketatan (21.000 euro), bi pertsonak osatutako familia-unitateetan.
- urteko OAEAP halako 2, 14 ordainketatan (16.800 euro), hiru pertsonak edo gehiagok osatutako familia-unitateetan.
Kideak
Familia- unitatea
|
Familia-unitatearen errentaren zerga-oinarria
Honen berdina edo txikiagoa izatea:
|
2
|
42.000 euro
|
3
|
50.400 euro
|
4. kidetik aurrera, OAEAP halako bI igoko da kide bakoitzeko (16.800 euro)
|
Urteko OAEAP, 14 ordainketatan: 8.400 euro
|
Hauxe hartuko da familia-unitatearen per capita errentatzat: familia-unitatearen errenta zati guraso bakarreko familiaren txartelean zenbatzen diren familiako kideen kopurua.
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta duen pertsona bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.
Ondorio horietarako, 2025eko ekitaldian egindako errentaren gaineko zergaren aitorpena hartuko da kontuan. Errentaren kanpaina 2025. urtean hasi aurretik eskatu diren laguntzen kasuan, aurreko ekitaldian egindako aitorpena hartuko da kontuan. Kanpaina hasi ondoren eskatzen diren laguntzen kasuan, 2025eko aitorpena hartuko da kontuan.
c) Laguntza eskatu duenak norberaren edo beste baten kontura lan egitea.
Eskaeraren aurreko sei hilabeteko epean lanean hiru hilabeteko antzinatasuna duela frogatu beharko da, eta, gainera, beste baten kontura lan egiten bada, kontratua gutxienez lanaldi erdikoa izan beharko da.
Laguntzaren zenbatekoa:
- 800 euro, urteko ordainketa bakarrean