Kontziliaziorako laguntza ekonomikoak familia gurasobakarrentzat 2025erako

Zenbatekoa 800 eurokoa izanen da, ordainketa bakarrean

Oinarrizko informazioa

Pertsona helduak izanen dira laguntza honen onuradun, baldin eta guraso bakarreko familia edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia direla aitortuta badute eta eskaera egiten den egunean indarrean dagoen guraso bakarreko familiaren tituluarekin egiaztatuta badaude.

Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa guraso bakarreko familia edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia direla aitortuta duten familientzat, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko.

Betebeharrak:

a) Familia-unitate eskatzaileko kide guztiak Nafarroako Foru Komunitateko herriren batean erroldatuta egotea bi urteko antzinatasunarekin, gutxienez.

b) Familia-unitatearen per capita errenta honako hau baino txikiagoa izatea:

  • urteko OAEAP halako 2,5, 14 ordainketatan (21.000 euro), bi pertsonak osatutako familia-unitateetan.
  • urteko OAEAP halako 2, 14 ordainketatan (16.800 euro), hiru pertsonak edo gehiagok osatutako familia-unitateetan.

Kideak
Familia- unitatea

Familia-unitatearen errentaren zerga-oinarria
Honen berdina edo txikiagoa izatea:

2

42.000 euro

3

50.400 euro

4. kidetik aurrera, OAEAP halako bI igoko da kide bakoitzeko (16.800 euro)

Urteko OAEAP, 14 ordainketatan: 8.400 euro

 

Hauxe hartuko da familia-unitatearen per capita errentatzat: familia-unitatearen errenta zati guraso bakarreko familiaren txartelean zenbatzen diren familiako kideen kopurua.

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta duen pertsona bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.

Ondorio horietarako, 2025eko ekitaldian egindako errentaren gaineko zergaren aitorpena hartuko da kontuan. Errentaren kanpaina 2025. urtean hasi aurretik eskatu diren laguntzen kasuan, aurreko ekitaldian egindako aitorpena hartuko da kontuan. Kanpaina hasi ondoren eskatzen diren laguntzen kasuan, 2025eko aitorpena hartuko da kontuan.

c) Laguntza eskatu duenak norberaren edo beste baten kontura lan egitea.

Eskaeraren aurreko sei hilabeteko epean lanean hiru hilabeteko antzinatasuna duela frogatu beharko da, eta, gainera, beste baten kontura lan egiten bada, kontratua gutxienez lanaldi erdikoa izan beharko da.

Laguntzaren zenbatekoa:

  • 800 euro, urteko ordainketa bakarrean

Dokumentazioa.

  • Eskabide orria, behar bezala betea.
  • Laguntza emateko kontuan hartzen diren familiako kide guztiak Nafarroako Foru Komunitatean bizi direla frogatzen duen erroldatze ziurtagiria, eszedentzia hasteko eguna baino bi urte lehenagotik gutxienez.
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren azken sei hilabeteko hiru nominaren fotokopia, edo egoera hori frogatzen duen enpresaren ziurtagiria; langile autonomoen kasuan, autonomoen araubideko kuota ordaintzen dutenez, Gizarte Segurantzari azken sei hilabetean ordaindu beharreko hiru kuotaren ordainagiria, eta JEZaren altaren frogagiria.
  • Enpresaren ziurtagirian eskatzaileak egindako lanaldiaren ehunekoa jaso beharko da.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.
  • Familia-unitateari helburu bererako eman zaizkion laguntza ekonomiko guztien aitorpena.
  • Harreran edo tutoretzapean diren 18 eta 25 urte arteko seme-alaben kasuan, deialdiaren ondorioetarako familia-unitatearen parte direnez, lan-bizitzaren ziurtagiria eta diru-sarreren frogagiria, lan egiten badute, edo bestela, lanik egiten ez dutela dioen aitorpena.
  • Laguntza eskatzeko unean indarrean edukitzea familia gurasobakarraren titulua.
  • 13/2025 Foru Agindua, gastua baimendu eta laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, 2025. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko.
  • 101/2024 Foru Agindua, 2024tik 2027ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

Tramitazioa

Epea: 25/02/21 - 25/11/02

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 25/02/21 - 25/11/02

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Familiaren eta Haurren Eskubideen Sustapenaren Atala
Abejeras kalea, 1
31007 Iruña
Telefonoa: 848 421 258
Posta elektronikoa: familia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.