Nazioarteko mugikortasuneko unibertsitate-programetarako laguntza osagarria, 2025-2026 ikasturtea

Nazioarteko mugikortasunerako beken laguntza osagarria, unibertsitate programetan (Erasmus, Palafox, ISEP, etab.) parte hartzen duten ikasleentzat

Oinarrizko informazioa

Nafarroako unibertsitate ikasleentzat edo Nafarroan erroldatutakoentzat, Espainiako unibertsitateetan matrikula badute eta 2025-2026 ikasturtean nazioarteko mugikortasun programaren batean parte hartzen badute.

Laguntzak EBtik eta unibertsitateetatik datorren diru kopurua osatzen du. Laguntzak 120 eta 30 euro aste bakoitzeko eurokoak dira egonaldiko hilabete bakoitzeko, eta mugikortasun aldia amaitzean ordaintzen dira.

2024-2025 ikasturtean bekadun izateari lehentasuna ematen zaio laguntzak emateko hurrenkeran, bai eta oinarri arautzaileetan adierazitako kolektibo jakin batzuetan sartzeari ere.

Laguntza hilean 200 eurokoa eta astean 50 eurokoa izango da baldintza hauetako bat gutxienez egiaztatzen dutenentzat:

  1. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren ikasketa orokorretarako bekaren edo Nafarroako Gobernuaren 2024/2025 ikasturteko bekaren onuradun den ikaslea.
  2. Legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua eta kalifikatua izatea.
  3. Guraso bakarreko familia batekoa edo familia ugari batekoa izatea.
  4. Familia-unitateak Errenta Bermatuaren prestazio bat jasotzea.
  5. Terrorismoaren biktima edo genero-indarkeriaren biktima izatea.
  6. Errefuxiatua izatea.

Errendimendu akademikoa sartzen da laguntzak emateko irizpide gisa.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabideak jaso.
  • Laguntzak ematearen edo ukatzearen gaineko ebazpena.
  • Emandako laguntzak jakinarazi eta onuradunen zerrenda osoa Nafarroako Atarian argitaratu.
  • Egonaldia berretsi: “Egonaldiaren amaiera” dokumentua entregatu.
  • Laguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza eskaera ikasleak berak aurkeztu beharko du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi: Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena.

Eskabidea nahitaez telematika bidez aurkeztuko da; horretarako, tramitazio elektronikoan eskuragarri dagoen formularioa erabiliko da. 

Gainera, izapidetze elektronikoa egitean, dokumentu hauek erantsi beharko dituzu, eskaneatuta eta PDFformatuan, bereizita eta izenarekin behar bezala identifikatuta:

  • Eskaera egiten den unean egonaldia amaitu bada: egonaldiaren azken ziurtagiria, helmugako unibertsitateak behar bezala beteta. Bestela, egonaldia amaitzean entregatuko da (15 egun naturaleko epean, egonaldia amaitzen den egunetik zenbatzen hasita).
  • Sartu kontuaren zenbakia esteka honen bidez.
  • Nafarroatik kanpo matrikulatuta dauden ikasleek, gainera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: parte hartzen duten mugikortasun-programaren datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria eta mugikortasun-programan sartzeko nota adierazten duen unibertsitatearen ziurtagiria.
  • Beste administrazio batzuekin datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez dutenek: NANaren fotokopia, bi aldeetatik, azken bi urteetan Nafarroan bizi dela egiaztatzen duen errolda-txartela, zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Ogasunarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, eta, oinarri arautzaileetan adierazitako kolektiboetako batekoa bada, bere izaera egiaztatzen duen dokumentazioa.

Bai eskabidea, bai eskatutako dokumentuak, fitxa honen bidez aurkeztu behar dira.

46E/2026 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena (NAOn argitaratzeke).

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea, 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoak: 848 427 144 / 848 433 446 / 848 426 020 / 848 426 058
Posta elektronikoa: becas.universitarias@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda complementaria a los programas universitarios de movilidad internacional

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.