Ingurumen baimen bateratua

Industria instalazio baterako ingurumen baimena eskatzea edo instalazio hori aldatzeko asmoa jakinaraztea. Ingurumenean eragina duten jarduerak egiten dituzten industriek eta ustiategiek eskatu behar dute, Ingurumen Baimen Bateratuaren araubidean daudenak 17/2020 Foru Legean xedatutakoaren arabera. Haien zerrenda 553E/2022 Ebazpenak zehazten du, eta 312E/2025 Ebazpenak eguneratu.

Oinarrizko informazioa

Ingurumen baimen bateratua behar dute Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean zerrendatutako kategorietako jardueraren bat egiten duten industria instalazio publiko edo pribatuek, abeltzaintzako ustiategiek barne.

Ekintza hauek egin daitezke:

  • Instalazio berrirako ingurumen baimen bateratua ematea.
  • Ingurumen baimen bateratua aldatzea, funtsezko aldaketaren ondorioz.
  • Ingurumen baimen bateratua aldatzea, osorik edo zati batean ixteko.
  • Ingurumen baimen bateratua aldatzea, titularrak eskatuta.
  • Ingurumen baimen bateratua aldatzea, ofizioz.
  • Ingurumen baimen bateratuaren iraungipena.
  • Ingurumen baimen bateratuaren azkentzea.
  • Proiektu bat abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena.
  • Instalazioaren titular aldaketaren berri ematea.

Ingurumen baimen bateratua behar duten instalazioen inbentarioa

Ondorengo artxiboan, gaur egun Nafarroan ingurumen baimen bateratuaren erregimena duten instalazioak zehazten dira. Kasu batzuetan, baimen hori berariaz eman da, nahiz eta zerrendako instalazio gehienek baimen hori duten ofizioz, 17/2020 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Ingurumen baimen bateratua eskatzeko:

Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa eskatzeko:

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 427 587
Posta elektronikoa: jsantesg@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.