Laneko gatazketan adiskidetze-espedienteak izapidetzea

Gatazka indibidualetan eta kolektiboetan nahitaezko adiskidetze-espedienteak izapidetzera bideratua

Oinarrizko informazioa

  • Lan arloko jurisdikzioan edozein lan-prozedura izapidetu nahi duten eskatzaileak, komunitate honetan zerbitzuak ematen dituztenak edo interesdunen helbidea hori denean, eskatzaileak hautatuta.
  • Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 64. artikuluan adierazten dira eskakizun horren salbuespenak.

Adiskidetzera modu telematikoan agertzeko aukera, Cisco WebEx aplikazioaren bidez, sinadura digitala eta kamera duen ordenagailu bat edo kamera duen telefono mugikor bat badagoizanez gero.

1. Eska ezazu, baldin eta:

  • Demandatzailea bazara: eska ezazu demanda-orrian, eta adieraz itzazu zitazioa bidaltzea nahi duzun helbide elektronikoa (Webex-en adiskidetze-bilerarako gonbidapena) eta harremanetarako telefono-zenbakia (adiskidetze-egunean audioarekin arazorik balego).
  • Alderdi demandatua bazara: zitazioa iristen zaizunean, eska ezazu mezu elektroniko bat bidaliz conciliacionlaboral@navarra.es helbidera; mezuaren gaian adiskidetze-zenbakia eta adiskidetzea eginen den eguna eta ordua jarri behar dituzu. Erants ezazu agertu behar duen pertsonaren NANaren eta ahalaren kopia, baita haren telefono-zenbakia ere, audioarekin arazorik balego).

2. Posta elektroniko bat bidaliko zaizu adiskidetzerako gonbidapenarekin.

3. Adiskidetzearen egunean eta orduan, sar zaitez adiskidetzerako gonbidapenarekin bidali zaizun helbide elektronikora. Saka itzazu, hurrenez hurren, "Sartu bileran" botoia eta "Egikaritu" botoiak. Ziurta ezazu kamera eta mikrofonoa aktibatuta dituzula. Ez badabiltza, sakatu ikonoak edo atera bileratik, eta sartu berriro. Ez badabil, eman diguzun telefonora deituko dizugu. Telefono mugikorrarekin konektatu behar baduzu, Cisco Webex aplikazioa jaitsi behar duzu, eta sinadura digitala eskura izan behar duzu.

4. Akta bidaliko dizugu posta elektronikoz digitalki sinatu ahal izateko, eta posta elektronikoz itzuli beharko duzu. 5. Ziurtagiriak posta elektronikoz bidaliko dizkizute.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Prozeduraren urratsak:

  • Demanda-orriak erregistratu ondoren, alderdiei adiskidetze-ekitaldirako zitazioa eginen zaie. Ekitaldi horren ondoren, akta eginen da, emaitza agerraraziko da, eta kopia ziurtatuak emanen zaizkie alderdiei.
  • Adiskidetze-ekitaldia egiteko epea 15 egunekoa da.
  • Demanda-orria erregistratzen denetik adiskidetze-ekitaldia egiten den egunera arte, eten eginen da akzioen iraungitze-epea. (Otsailaren 23ko 2756/79 Errege Dekretuaren 7. artikulua).
  • 36/2011 Legea, jurisdikzio soziala arautzen duena.
  • 2756/79 Errege Dekretua, Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutuak bere gain hartzen duena esleituta dituen eginkizunen zati bat.

Tramitazioa

Epea:

Lan-arloko Jurisdikzioaren Legeak ezartzen ditu erreklamazio mota anitzak aurkezteko epeak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Lan-arloko Jurisdikzioaren Legeak ezartzen ditu erreklamazio mota anitzak aurkezteko epeak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 906
Posta elektronikoa: rlaboral@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Conciliación en conflictos laborales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.