Salbuespen gisa, 2025eko lehen hiruhilekoari dagokion likidazio-aldiaren aitorpenean, zenbait xehetasun eman beharko dira: makina mota, gida zk. / ustiatzeko baimena, jokalari kopurua, eta sarrera metatuen kontagailua eta irteera metatuen kontagailua, eurotan, joko-operadorearen titulartasuneko makina bakoitzarenak eta likidazio-aldiari dagozkionak. Halaber, aldi honetan baja eman zaien makina guztiak sartu beharko dira (behin betiko baja, trukearen ondoriozko baja edo eskualdaketagatik izandako baja).
Horretarako, ondoren eransten den plantilla aurkeztu beharko da Excel formatuan, honako esteka honen bidez. Eskatzen diren xehetasunak eman beharko dira, aurreko atalean adierazitakoarekin bat. Kontagailuak 2025eko martxoaren edozein egunetan irakurtzen ahalko dira; plantillan adierazi beharko da makina bakoitza zein egunetan irakurri den.