Agiriak eranstea aurretik aurkeztutako aitorpen bati

Oinarrizko informazioa

Zergadun eta Nafarroako Foru Ogasunarekiko lankidetza-hitzarmenari atxikitako entitate guztiak.

Aplikazio honen bidez, informazioa justifikatzeko balio duten agiriak gehitu daitezke, zerga aitorpenak osatzeko.

Zerga espedientearen datuak identifikatu behar dira; horretarako, sartu behar duzu non erantsi nahi dituzun agiriak: urtea, zerga mota eta aitorpen zenbakia.

Agiriak bidali ondotik, aplikazioak egindako tramitearen ziurtagiri bat emanen dio zergadunari. Aitorpenak kontsultatzeko aplikaziotik bistaratzen ahalko dira erantsitako agiriak.

2023ko ekitaldiko Ondarearen eta PFEZren aitorpenei dagokienez, agiriak 2024ko uztailaren 31 arte eransten ahalko dira.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Gai horren inguruko kontsulta fiskalak egiteko:
Zergadunaren arreta-telefonoa: 948 505 152
Errenta kanpainarako telefonoa: 948 106 106
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiraletan, uztailean eta abuztuan, 8:00etatik 15:00etara.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time