Jokoaren gaineko zerga-tasa. Makina edo aparatu automatikoen ustiapena (J10 eredua)

Aitorpen-likidazio bat aurkeztea Nafarroako Zerga Ogasunean jokoaren gaineko zerga kontzeptuagatik (makinak edo aparatu automatikoak)

Oinarrizko informazioa

Makinak edo aparatu automatikoak ustiatuz jokoak egiteko baimen administratiboen titular diren pertsona fisiko edo juridiko edo entitatentzat.

Salbuespen gisa, 2025eko lehen hiruhilekoari dagokion likidazio-aldiaren aitorpenean, zenbait xehetasun eman beharko dira: makina mota, gida zk. / ustiatzeko baimena, jokalari kopurua, eta sarrera metatuen kontagailua eta irteera metatuen kontagailua, eurotan, joko-operadorearen titulartasuneko makina bakoitzarenak eta likidazio-aldiari dagozkionak. Halaber, aldi honetan baja eman zaien makina guztiak sartu beharko dira (behin betiko baja, trukearen ondoriozko baja edo eskualdaketagatik izandako baja).

Horretarako, ondoren eransten den plantilla aurkeztu beharko da Excel formatuan, honako esteka honen bidez. Eskatzen diren xehetasunak eman beharko dira, aurreko atalean adierazitakoarekin bat. Kontagailuak 2025eko martxoaren edozein egunetan irakurtzen ahalko dira; plantillan adierazi beharko da makina bakoitza zein egunetan irakurri den.

Tramitazioa

Epea:

J-10 eredua hiru hilean behin aurkeztu eta ordaindu beharko da, hiruhileko natural bakoitza amaitu eta hurrengo lehen hogei egunetan, bigarren eta laugarren hiruhilekoetako aitorpenetan izan ezik, horiek abuztuaren 5era eta urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango baitira, hurrenez hurren.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.