Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, kalifikazio hori behin-behinekoz jasotzen dutenetik aurrera.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da, gutxienez ere, lanaldi osoko teknikari bakoitzeko, edo horren parekoa, teknikariaren lanaldiaren proportzioan, soldataren eta Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.
Hilero ordaindu beharreko gehienekoa 2.000 euro izanen da, edo egindako lanaldiaren arabera dagokiona. Egotzitako soldatarekin ez bada iristen aipatutako zenbatekora, aurreko hileko gizarte-aseguruekin osatzen ahalko da.
Gizarteratze- eta laneratze-egoeran zenbat langile dauden, horren arabera kalkulatuko da zenbat teknikari izan behar diren gutxienez gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa bakoitzean, 25.2 artikuluko eta 5.3 oinarriko taulan ezarri gisan, eta gutxienez teknikari bat arituko da esku hartzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko lanetan. Lau teknikari edo gehiago edukitzeko beharra badago, horietatik bi, gutxienez, esku hartzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko neurriak garatzen arituko dira; sei teknikari edo gehiago edukitzeko beharra badago, horietatik hiru arituko dira zeregin horietan. Hortik aurrera, teknikari kopuruaren araberako proportzio hori errespetatu beharko da.
Lanaldi partzialeko lan-kontratuen kasuan, gutxienez ere lanaldi osoaren % 50ekoa izanen dira.
Kontratatutako zer teknikarirentzat eskatzen den laguntza, teknikari horien nominak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak.
Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinen kopia, gastua egozten bada, baita ordainketaren frogagiria ere.
Kotizaziorako datuen txostena. Lanaldi aldaketa eta/edo kontratua berritzea denean bakarrik erantsiko da.
Aurreko hileko kostuen zerrenda banakatuaren kopia (hobariak, murriztapenak eta konpentsazioak), Gizarte Segurantzaren kuotengatiko diru-laguntza eskatuz gero.
Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
Hileko lehen eskaerarekin batera egiaztagiri hauek ere aurkeztu beharko dituzu, edo erantzukizunpeko adierazpena, kasua bada:
Dirulaguntza hauen xede bererako bestelako laguntzei buruzko adierazpena, horrelakorik ez duela hartzen adierazteko, edo hartuz gero, guztien artean ez dela kostua gainditzen.
4. oinarriaren i) letran ezarritako gardentasunari betebeharrak betetzeari buruzkoa:
dokumentuak “Tramitazioa” atalean erantsi, “Gardentasunaren adierazpena aurkeztea” azpiatalean. Ez sartu datu pertsonalik (eskuz idatzitako sinadura, NANa/AIZ, helbideak, etab.).
Urteko azken kontuak, balantzeak, galdu-irabazien kontuek eta memoriak osatuak.
Ez da beharrezkoa izanen informazio hau errepikatzea gerora dirulaguntzarako hilero egiten den eskaera bakoitzean, ez bada hasieran emandako datuak aldatu direla.
Urtarrileko eskaerarekin batera, aurreko urtean teknikariek egindako jardueraren memoria aurkeztuko da, otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpena k 9.2. oinarrian adierazten duen bezala.
Beste teknikari bat kontratatu behar bada:
Lan-kontratuaren kopia.
Gizarte Segurantzako altaren agiriaren kopia.
Teknikariarentzat urtean aurreikusitako jarduera jasotzen duen txostena, egin behar diren jarduketak zehaztuta.
Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan aurreikusitako titulazio edo esperientzia betebeharra betetzearen frogagiriak.
94/2016 Foru Dekretua, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena.
Tramitazioa
Eskabidea aurkeztea keyboard_arrow_down
Epea:
25/02/08 - 25/11/30
Dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko epea hilabetekoa da, aurreko hilabetea bukatzen denetik, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada.
Deialdiaren aurreko urteko azaroaren eta argitaratzearen aurreko hilabetearen arteko aldirako eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik.
Aurreko apartatuen arabera oinarri arautzaileetan egiten diren aldaketak aplikatuko dira aldaketa hau argitaratu ondoko hilabeteko lehen egunetik aurrera laguntza teknikoagatik sortzen diren kostuei dagozkien laguntza eskaeretan.