Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresaren behin-behineko kalifikazioa

Oinarrizko informazioa

Legez eratutako merkataritza-sozietateak edo kooperatiba-sozietateak, baldin eta abenduaren 27ko 340/2019 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta merkatuko edozein sektoretan ondasunak ekoizteko edo zerbitzuak emateko jarduera ekonomiko bat garatzen badute, eta haien helburu soziala gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak gizarteratzea eta haiei gizarte- eta lan-arloko prestakuntza ematea bada, enplegu arrunterako igarobide gisa.

Erakunde sustatzaile batek edo gehiagok sustatuko dute erakunde eskatzailea. Laneratze eta gizarteratze enpresen sustatzaile izan daitezke irabazi-asmorik gabeko erakundeak, zuzenbide publikokoak barne, baldin eta helburu sozial hau badute: gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak laneratzea edo/eta gizarteratzea.

Merkataritza-sozietateen kasuan, gutxieneko partaidetza kapital sozialean % 51koa izanen da; sozietate kooperatibo edo lan-sozietateen kasuan, gehieneko partaidetza legedia indardunak ezarritakoa izanen da.

Gainera, kalifikazioa jaso ondoren, gizarteratze-prozesuetan dauden langileen ehunekoa, urteko zenbaketan, gutxienez plantilla osoaren % 30ekoa izanen da abenduaren 27ko 340/2019 Foru Dekretua indarrean jarri eta lehenengo hiru urteetan, eta % 50ekoa laugarren urtetik aurrera; edozein kasutan, gutxienez bi langile egonen dira gizarteratze-prozesuetan.

  • Behin-behineko kalifikazioaren eta erregistroko inskripzioaren eskaera, behar bezala beteta eta eredu ofiziala erabilita.
  • Bere nortasun juridikoari dagokion erregistroko inskripzioari buruzko dokumentazioa.
  • Eraketaren eskritura eta sozietatearen estatutuak.
  • Entitate sustatzaile(ar)en estatutuak.
  • Ordezkaritzaren frogagiria.
  • Enpresak egindako jarduerari buruzko memoria, egoera-balantzea eta ustiapen-kontua, haren bideragarritasun ekonomikoa, teknikoa eta finantzarioa frogatzeko.
  • Berariazko memoria, kalifikazioa eskatu eta hurrengo urterako aurreikusi diren gizarteratze eta laneratze lanei buruzkoa, frogatzen duena enpresak gizarteratze eta laneratze ibilbideen ondoriozko konpromisoak betetzeko behar diren baliabideak dituela.
  • Plantillako langileen zerrenda, laneratze-prozesuan daudenak eta laguntza teknikoa emateko kontratatu direnak zehaztuta (I. eranskina)
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu sozialetik kanpoko bestelako jarduera ekonomikorik egiten ez dela dioena.
  • Enpresaren lan-bizitzaren txosten eguneratua.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.

340/2019 Foru Dekretua, 94/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez ezarri zen Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Enpleguko Inklusioaren Ataleko
Telefonoak: 848 424 443 / 848 424 445
Posta elektronikoa: insercionsociolaboral@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time