Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei dirulaguntzak ematea banakako ebaluazioaren bidez, gizarte bazterketako egoerandauden pertsonak kontrata ditzaten
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei dirulaguntzak ematea banakako ebaluazioaren bidez, gizarte bazterketako egoerandauden pertsonak kontrata ditzaten
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, kalifikazio hori behin-behinekoz jasotzen dutenetik aurrera.
Dirulaguntza soldatengatik:
Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75eko dirulaguntza, benetan egindako lanaldiaren proportzioan. Laugarren eta hamabosgarren egunen arteko aldian, biak barne, gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik baja ematen denetik aurrera, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50eko dirulaguntza emanen da.
Dirulaguntza Gizarte Segurantzako enpresa kuotengatik:
Kontratuaren indarraldian, eta lanaldiaren proportzioan, Gizarte Segurantzako enpresa kuotaren % 100eko dirulaguntza emanen da, lan istripuena eta lanbide gaixotasunena barne, eta lanbide arteko gutxieneko soldatari dagozkion baterako bilketaren kuotena.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Soldatengatiko dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, honako hauek aurkeztuko dira:
Nominen eta ordainagirien kopia. Aurrerakinak justifikatzeko dokumentazioa. Aurrerakinak justifikatzeko agiriak.
Aldi baterako ezintasunaren kasuan, aldi baterako ezintasun bakoitzaren FIE fitxategiak erantsi beharko dira.
Kotizaziorako datuen txostena, lanaldi aldaketa eta/edo kontratua berritzea denean bakarrik erantsiko da.
Plantillan izandako aldaketen inprimakia (halakorik baldin badago eta horretarako gaitutako agirian) eta inprimaki horretan zehazten den dokumentazioa.
Gizarte Segurantzako enpresa kuotengatiko dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, honako hauek aurkeztuko dira:
Gizarte aseguruen eta horien ordainketa agirien kopia. Kostuen zerrenda banakatua (hobariak, murriztapenak eta konpentsazioak).
Soldatengatik nahiz Gizarte Segurantzako kuotengatik dirulaguntza eskatzeko, dirulaguntzaren hileko lehen eskaerarekin batera, jarraian adierazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, edo kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz:
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Dirulaguntza hauen xede bererako beste laguntzarik ez duela hartzen, edo hartuz gero, guztien artean ez dela jardueraren kostua gainditzen
Gardentasun betebeharra betetzen duela.
Dokumentuak “Tramitazioa” atalean erantsi, “Gardentasunaren adierazpena aurkeztea” azpiatalean. Ez sartu datu pertsonalik (eskuz idatzitako sinadura, NANa/AIZ, helbideak, etab.).
Urteko azken kontuak, balantzeak, galdu-irabazien kontuek eta memoriak osatuak.
Maiatzeko soldatengatiko eskaerarekin batera, diruz lagundutako aurreko aldiko jarduera memoria aurkeztuko da, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresari buruzkoa, azaroaren 28ko 3021/2018 Ebazpenaren 5. oinarrian zehazten den moduan.
1170E/2024 Ebazpena, 3021/2018 Ebazpenaren bidez onartutako Nafarroako laneratze eta laneratze enpresentzako Gizarte Segurantzako soldatetarako eta enpresa-kuotetarako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
94/2016 Foru Dekretua, Nafarroako gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena.
Tramitazioa
Eskaerak aurkeztea keyboard_arrow_down
Epea:
25/02/08 - 25/12/10
Gizarteraturiko langileengatiko dirulaguntza eta haren ordainketa eskatzeko epea hilabetekoa da, soldatak eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen direnetik hasita, betiere dagokion gastu baimena argitaratu bada.
2024ko azaroaren 1etik oinarri hauek argitaratu aurreko hilabetera bitarteko aldiari dagozkion eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, argitalpen hori egin eta biharamunetik hasita.