Titularrak edo haren ordezkariak egin behar ditu eskaerak eta, horretarako, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Eskaera-orria, bertan honako hauek zehaztuta:
- Oraingo titularraren datuak, eta instalazioa aurreko titular baten izenean erregistratua egon baliteke, haren datuak.
- Establezimenduaren kokapenari buruzko datuak (helbidea), gaur egungoak zein aurrekoak. Hainbat establezimendutako instalazioak kontsultatu nahi badituzu, bakoitzarentzako eskabide-inprimaki bat erantsi beharko duzu.
- Instalazioaren edo instalazioen datuak. Behar bezala adierazi behar da establezimenduan benetan zer dagoen instalatua.
- Instalazio mota: goi-tentsioa, behe-tentsioa, presiopeko ekipoa, gasa, hozteko instalazioak, petrolio-instalazioak, eta abar.
- Instalazioaren deskribapena: instalazioaren osaera eta zerbitzuan dauden elementuak. Argazkiak ere aurkez daitezke.
- Titularraren baimenaren agiria (eskatzailea ez bada titularra).
Kopiak egiteko honako tarifa hauek ordaindu behar dira (gaztelaniaz dago dokumentua.