Industria-segurtasunaren arloko instalazioak kontsultatzeko eskaera

Aldaketa bat edo erregularizazioa egiterakoan, prozedura honen bidez kontsulta daiteke zer instalazio dauden erregistratuak industria-segurtasunaren arloan

Oinarrizko informazioa

  • Titularra - jabea
  • Ingeniaritzak eta gaitutako enpresak (aurretik instalazioaren jabeak baimena emanda)

Titularrak edo haren ordezkariak egin behar ditu eskaerak eta, horretarako, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Eskaera-orria, bertan honako hauek zehaztuta:
    • Oraingo titularraren datuak, eta instalazioa aurreko titular baten izenean erregistratua egon baliteke, haren datuak.
    • Establezimenduaren kokapenari buruzko datuak (helbidea), gaur egungoak zein aurrekoak. Hainbat establezimendutako instalazioak kontsultatu nahi badituzu, bakoitzarentzako eskabide-inprimaki bat erantsi beharko duzu.
    • Instalazioaren edo instalazioen datuak. Behar bezala adierazi behar da establezimenduan benetan zer dagoen instalatua.
    • Instalazio mota: goi-tentsioa, behe-tentsioa, presiopeko ekipoa, gasa, hozteko instalazioak, petrolio-instalazioak, eta abar.
    • Instalazioaren deskribapena: instalazioaren osaera eta zerbitzuan dauden elementuak. Argazkiak ere aurkez daitezke.
  • Titularraren baimenaren agiria (eskatzailea ez bada titularra).

Kopiak egiteko honako tarifa hauek ordaindu behar dira (gaztelaniaz dago dokumentua.

  • 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
  • 7/2001 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzkoa, gaztelaniaz (hemen akats zuzenketa, hori ere gaztenaniaz).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 426 464 / 848 426 472 / 848 423 580
Helbide elektronikoa: instalaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.