Nafarroako lan sozietateen erregistro administratiboa

Sozietate anonimoak eta sozietate mugatuak lan-sozietate gisa kalifikatzea, inskribatzea eta erregistratzea, hala eskatzen badute eta horretarako baldintzak betetzen badituzte

Oinarrizko informazioa

Lan-sozietateak eta horien sustatzaileak.

Fitxak aukera ematen du sozietate anonimoak eta sozietate mugatuak lan-sozietate gisa kalifikatu, inskribatu eta erregistratzeko, hala eskatzen badute eta horretarako baldintzak betetzen badituzte.

Ikus zer baldintza bete behar diren lan-sozietatearen kalifikazioa lortu ahal izateko.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Eskaera-inprimakia, lan-sozietate gisa kalifikatu eta inskribatzeko.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kooperatiben, Lan Sozietateen eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroak dauden eraikinean ez dago herritarrentzako erregistro-bulegorik. Hortaz, eskaera tramitatu behar da herritarrentzat zabalik dauden erregistroetan eta honako esteka honen bitartez: Aurretiko hitzordua erregistroetarako eta Herritarren Arretarako bulegoetarako.

Epea:

Urte osoan zehar eska daiteke.

Jarraibideak:

  • Ohar soila behar da Ziurtagiri Digital Elektronikoa berritzeko eta beste tramite batzuk egiteko.
  • Eskatu ohar soila honako helbide elektronikoaren bidez: ecsocial@navarra.es (“Eskatu” botoia). Bertan honako hauek adierazi behar dira:
    • Erakundearen izena
    • IFZ

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Ekonomia Sozialaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoak: 848 427 918 / 848 424 555
Posta elektronikoa: ecsocial@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.