Presio-ekipoen erregistroa

Oinarrizko informazioa

  • Presiozko instalazioen edo ekipoen titularrak.
  • Presiozko instalazioak edo ekipoak instalatzen eta mantentzen dituzten enpresak.
    Presiozko instalazio edo ekipo hauetakoren bat dutenak:
    • Galdarak.
    • Energia elektrikoa sortzen duten zentralak.
    • Petrolio-findegiak eta planta petrokimikoak.
    • Gordailu kriogenikoak.
    • Arnas-ekipo autonomoetako botilak.
    • Presiozko ontzi garraiagarriak.
    • Gas natural likidotuaren terminalak.

0,5 bar-etik gorako gehieneko presio onargarria jasaten duten presioko instalazioak edo ekipoak erregistratzen dira, honako kasu hauetan:

  • Instalazioak edo presiozko ekipoak martxan erregularizatzea (2025/01/02ra arte).
  • Presiozko instalazio edo ekipo berria.
  • Aldaketa garrantzitsua.
  • Titulartasun-aldaketa.
  • Presiozko instalazioan edo ekipoan baja ematea.
  • Presiozko instalazio edo ekipoek eragindako istripuen jakinarazpena.

Erregistratutako enpresak kontsultatzea:

1. PRESIO-INSTALAZIO EDO EKIPO BERRI BAT ERREGISTRATZEKO AGIRIAK:

  • Eskabidea
  • Proiektua edo memoria egitea (dagokionaren arabera), 809/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera:
  • Zerbitzuan jartzea (809/2021 Errege Dekretuaren II. eranskineko 4. puntuaren arabera):
    • Ekipoen eta segurtasuneko osagarrien gaineko adostasun-adierazpena.
    • Erabilitako aparatuen kasuan: C mailako aldizkako ikuskapenaren ziurtagiria.
    • Proiektua behar bada:
      • Zuzendaritza teknikoaren ziurtagiria, eskumena duen teknikari tituludunak emana.
      • Instalazio-ziurtagiria, EIP-2 mailako enpresak emana eta sinatua.
    • Memoria behar bada: instalazio-ziurtagiria, EIP-1 mailako enpresak emana eta sinatua.
  • Plakien ordainketa-gutunaren egiaztagiria (4 euro plaka bakoitzeko).

 

​​​2. PRESIO-INSTALAZIO EDO -EKIPO BAT ALDATZEKO AGIRIAK:

  • Eskabidea
  • Aldaketa handitzat jotzea (809/2021 Errege Dekretuaren II. eranskineko 8. artikuluaren arabera).
  • Aldaketa-ziurtagiria.
  • C mailako aldizkako ikuskapenaren ziurtagiria.
  • Segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzea: EBren adostasun-adierazpen berria.
  • Aldaketaren arabera hala badagokio, plaka berriaren eskaera: Plakien ordainketa-gutunaren egiaztagiria (4 euro plaka bakoitzeko).


3. MARTXAN DAUDEN EKIPO ETA INSTALAZIOAK ERREGISTRATZEKO AGIRIAK: ERREGULARIZAZIOA (2025eko urtarrilaren 2ra arte); 809/2021 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren arabera:

 

4. PRESIO- EKIPO BATEN INSTALAZIO-PLAZKA ETA ALDIAN ALDIKOIKUSKAPENAK:

 

5. TITULARRA ALDATU NAHI DENEAN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

 

6. PRESIO-INSTALAZIO EDO -EKIPO BATI BAJA EMATEKO AGIRIAK:

 

7. PRESIO-EKIPOEK ERAGINDAKO ISTRIPUAK KOMUNIKATZEA:

 

8. PRESIOZKO INSTALAZIOAK ETA EKIPOAK KONTSULTATZEA:

Tramitazioa

Jarraibideak:

20 MB baino gehiagoko artxiboak CONSIGNA bidez aurkez daitezke.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa, lehentasunez, "Tramitatu" botoiaren bidez eginen da.

Pertsona fisikoek soilik aurkez dezakete dokumentazioa erregistro honetan (pertsona fisiko horiek ez dira izanen betebeharra duten subjektuak).

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa, lehentasunez, "Ordaindu" botoiaren bidez eginen da.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Oharrak atalean espedientearen kodea sartu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Tramite honetan erantsi beharko duzu titulartasuna aldatzeko eskaera, aurreko titularraren eta oraingo titularraren datuekin beteta.

  • Aurreko titularra eta oraingo titularra
  • Establezimenduan aldatuko diren instalazio guztien erregistro zk.
  • Titularraren aldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Bankuek sinadurak ezagutzea, pertsona fisikoek esku hartzen badute eta titular zaharrak eta berriak izenpetzen badute.
    • Udalaren ziurtagiria edo notarioaren lekukotasuna, baldin eta titular izateari utzi diona hil bada edo ez badago.
    • Eskrituren kopia soila, baldin eta merkataritza sozietatea eratzen, desegiten edo aldatzen bada.
    • Erakunde eskudunaren ziurtagiria, baldin eta merkataritzakoa ez den elkartea edo komunitatea bada.
    • Errentamendu kontratua edo haren egiaztagiria.
    • Salerosketa kontratua edo haren egiaztagiria.
    • Bestelakoak

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Telefonoa: 848 423 580 / 848 426 464
Posta elektronikoa: instalaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de equipos a presión

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time