Eskabide inprimakia, entitatearen ordezkariak sinatua, honako agiri hauekin batera:
- Eratzeko:
- Elkartearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
- Nafarroako Elkarteen Erregistroak emandako ziurtagiria, inskripzioa jasotzen duena.
- Sortzeko akta edo Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, indarrean dauden estatutuen kopia ziurtatuarekin eta erakundearen ordezkaritzaren egiaztagiriarekin.
- Bazkideen zerrenda, dagozkien datuekin: bazkide zenbakia, izena, deiturak, sexua, IFZ eta helbidea.
- Hasierako ezaugarriak (hala nola helbidea, zuzendaritza organoak eta estatutuak, besteak beste) funtsean aldatzeko: Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroak emandako ziurtagiriaren bidez.
Honako hauek ekarriko dute haren deuseztatzea: kalifikaziorako aurreikusitako baldintzaren bat galtzea, ofizioz edo erakunde interesdunak eskatuta; elkartearen IFZa ezeztatzea, bai eta 4. eta 6. artikuluetan aipatzen diren datuak bidaltzeko betebeharra ez betetzea.