50 urteko edo hortik goitiko bizitegi kolektiboek egin behar duten txosten bat da, beren kontserbazio-egoera orokorrari, irisgarritasun mailari eta ziurtapen energetikoari buruz
Jabekideen erkidegoak edo eraikinen jabeak, EETa egiteko betebeharra dutenak.
Udalak.
Profesionalak, txostenak egiteko eskumena dutenak (arkitektoak, arkitekto teknikoak, etab.).
Herritarrak, oro har.
Deskribapena keyboard_arrow_down
50 urteko edo hortik goitiko bizitegi kolektiboek beren kontserbazio-egoera orokorrari, irisgarritasun mailari eta ziurtapen energetikoari buruzko ebaluazio txostena eduki behar dute.
Hona hemen txostenak prestatzeko egin beharreko urratsak:
Teknikari eskudun bat kontratatzea (arkitektoa edo arkitekto teknikoa).
Teknikari eskudunak baliabide informatikoak erabiliz prestatzen du txostena, eta jabeei edo jabekideen erkidegoari sarrera-kode bat ematen die. Sarrera-kode horrekin, EETaren agiri digitalean sartzen ahalko dira. Jabeek edo jabekideen erkidegoek txostenaren paperezko kopia ere eskatzen ahal dute.
Jabeek edo jabekideen erkidegoak EETra sartzeko kodea eman behar diote eraikina dagoen herriko udalari. Udalak txostenaren paperezko bertsioa ontzat emateko, teknikari sinatzaileak bere eskuz izenpeturiko sinadura eraman behar du.
Udalak izanen du EETa hartzeko eta hura Nafarroako Eraikinak Ebaluatzeko Erregistro Orokorrean sartzeko ardura, aplikazio informatikoaren bidez.
Txostena sinatu ondoren, txostena identifikatzeko kode bat sortzen du aplikazioak. Kodea eraikinaren jabeari eman behar zaio, txostena erregistratu ahal izateko.
Aurrez aplikazioan alta eskatu behar da helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: alcalmod@navarra.es.
Gainera, txostenak erregistratzeko, honako hauek behar dira:
Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Txostenean sartzeko kodea
Gehiago jakiteko, aplikazioa erabiltzen ikasteko eskuliburua (gaztelaniaz).
Aplikaziora sartzeko arazorik baduzu, kopiatu ondoko esteka hau eta itsatsi nabigatzaile batean: https://administracionelectronica.navarra.es/InformeEdificios/IndexAyuntamientos.aspx.