Industria segurtasunaren arloko entitateen erregistroa

Erregistro honetan bilduko dira industria segurtasuneko erregelamenduetan jasotako prestakuntza ikastaro espezifikoak emateko baimena duten edo ziurtatuta dauden entitateak, eta honako hauei buruzko ikastaroak emanen dituzte: dorre garabia, autopropultsatutako garabia, instalazio termikoak eta suteen kontrako babesa

Oinarrizko informazioa

  • Honako hauetan jasotako prestakuntza programak eskaintzen dituzten industria segurtasunaren arloko prestakuntza entitateei zuzendua:
    • 836/2003 Errege Dekretua, jasotze eta mantenurako gailuen erregelamenduaren "MIE-AEM-2" jarraibide tekniko osagarri berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre garabiei buruzkoa. VI. eranskina, 4. apartatua.
    • 837/2003 Errege Dekretua, jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bategina onesten duena, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa. VII. eranskina, 4. puntua.
    • 1027/2007 Errege Dekretua, eraikinetako instalazio termikoei buruzko erregelamendua onesten duena. 3. eranskina.
    • 513/2017 Errege Dekretuasuteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena.
  • Profesionalak.

Baimendutako edo ziurtatutako entitateak entitate laguntzaile gisa hartuko dira, eta agiri profesionalak, gaikuntzak eta ziurtagiri pertsonalak eskuratzeko prozeduren tramitazioan ere parte hartuko dute.

Prestakuntza entitatearen aitorpenak balio mugagabea izanen du, baldin eta hura eskuratzeko baldintzak mantentzen badira.

Hemen ikus ditzakezu prestakuntza zentroak.

Prozeduraren urratsak:

  • Enpresari edozein unetan eskatzen ahalko zaio administrazioaren aurrean aurkezteko baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, horiek egiaztatu, ikuskatu eta kontrolatzeko.
  • Administrazioak ofizioz emanen du enpresen izena prestakuntza entitateen erregistroan.
  • Suteen kontrako prestakuntza espezifikoa ematen duten entitateek, izan dorre garabiaren, garabi mugikor autopropultsatuaren zein eraikinetako instalazio termikoen agiria eskuratzeko, honakoak aurkeztu beharko dituzte:
  • Gas fluoratuak manipulatzeko prestakuntza zentroek administrazio eskudunaren baimena jaso beharko dute: tramitazio horretarako sarbidea.

291/2011 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean industria segurtasunaren arloko profesionalak ziurtatzeko eta prestakuntza entitateak aintzatesteko prozedura arautzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

  • Enpresa berria baldin bada, sakatu “Jarduketa berria” botoia.
  • Identifikazioa, helbidea, kapitala, aseguruak eta pertsonak izeneko atalak bete itzazu.
  • Sailkapenaren atalean klikatu “D) Prestakuntza entitateak”.
  • Aukera zein ikastaro eskaini nahi dituzun.
  • EJSN09 aukeraketan honako hauetako bat bete: EJSN 85.51, 85.52, 85.53 edo 85.59.
  • Irakur ezazu arretaz erantzukizunpeko adierazpena eta onar ezazu edukia.
  • Sinatu eta bidali.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 427 069 / 848 426 474
Helbide elektronikoa: carnes@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de entidades de formación en materia de seguridad industrial

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.