Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak

2023-2024 ikasturtean zikloa amaitu zuten ikasleentzako deialdia

Oinarrizko informazioa

  • Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako lanbide ikasketak: heziketa zikloan azken kalifikazioa 8,50 puntu edo gehiagokoa izan duten 2023-2024 ikasturtean Nafarroan bukatu dituzten ikasleentzako.
  • Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako lanbide ikasketak: heziketa zikloan azken kalifikazioa 8,75 puntu edo gehiagokoa izan duten 2023-2024 ikasturtean Nafarroan bukatu dituzten ikasleentzako.

Bi sari daude:

  • Sariak zikloan azken kalifikazio handiena duten parte-hartzaileei emango zaizkie, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide-arlo bakoitzean, erdi-mailako kasuetan.
  • Sariak zikloan azken kalifikazio handiena duten parte-hartzaileei emango zaizkie, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide-arlo bakoitzean, goi-mailako kasuetan.
  • Berdinketa izanez gero, alderdi hauek baloratu ondoren ebatziko da:
    • Hizkuntza-ikasketak.
    • Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza.
    • Beste talde batzuk.
  • Berdinketak badirau, eskaerarekin batera egiaztatu diren beste alderdi aipagarri batzuk baloratuko dira, hala nola: lan esperientzia, sariak, bekak edo egoki iritzitako beste batzuk.

Ohar garrantzitsua: gerta litezkeen berdinketak ebazteko, batzordeak kontuan hartuko ditu lehen aipatu ditugun alderdiak, baina dokumentazioarekin egiaztatzen badituzu bakarrik. Curriculumean bakarrik aipatzen bada, baina ez baduzu dagokion egiaztagiriarekin egiaztatzen, batzordeak ez ditu kontuan hartuko.

Aparteko saria jasotzen baduzu, hau jasoko duzu:

  • Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofiziala eta saria frogatzen duen diploma; saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.
  • Sari bakoitzean honako diru-kopuru hau izanen du:
    • Goi mailako sari berezia: 300 euro.
    • Erdi mailako sari berezia: 250 euro.

Prozeduraren urratsak:

  • Baldintza guztiak egiaztatu dituzten onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea, ordena alfabetikoan: 2025ko otsailaren 18an.
  • Baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzea, alfabetoaren arabera ordenatuta. Zerrenda horretan baldintzak zuzentzeko aukera izango duzu: 2025ko otsailaren 18an.
    • Erreklamazioak eta zuzenketak: 2025eko otsailaren 19tik 25era (Hezkuntzako Erregistroan edo telematikoki Erregistro Orokor Elektronikoan). Erreklamazioetarako epean zuzentzen ez bada, eskaera ez da onartuko eta ez duzu parte hartuko uneko deialdian.
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea, ordena alfabetikoan.

 

Sariak hautatzeko batzordea bildu ondoren:

  • Tramiteen fitxa honetan sariak esleitzeko aktak argitaratzea. Esleipenaren ebazpena.
  • Saritutako ikasleari diplomak emateko ekitaldia. Saritutako ikasleek posta elektronikoz jasoko dute entrega-ekitaldirako gonbidapena.

Arkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera orria
  • NAN, AIZ edo pasaportearen kopia
  • Egindako heziketa zikloari dagokion espediente akademikoa (ziurtagiri akademiko ofiziala).
    • Azalpen-oharra: ziurtagiri akademiko ofiziala ikastetxeak sinatu eta zigilatutako dokumentu ofiziala da, eta ikastetxeko idazkaritzan eskatu behar da. Zikloa amaitzean eman ez bazizuten, eskatu egin behar duzu. Ez da baliozkoa Edukatik ateratzen den ERPA.

​​​​Aukerako dokumentazioa:

Gainera, Curriculum Vitae-aren eredua (Europass eredua) eredua ere aurkez dezakezu, beteta, curriculumean adierazitako merituak egiaztatzeko agiriekin (hizkuntzen prestakuntza, ikastaroak, lan-esperientzia, etab.). Beste curriculum-eredu batzuk ere onartzen dira.

Ohar garrantzitsua: curriculumean egiaztagiririk gabe adierazten dituzun merezimenduak ez dira kontuan hartuko berdinketak ebazteko.

  • 114/2024 Ebazpena, hezkuntza-sistemako lanbide heziketako irakaskuntzetako eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako sari berezien deialdia egiten duena, 2023-2024 ikasturtean Nafarroan.
  • 113/2018 Foru Agindua, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak sortu eta arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
  • ECD/1611/2015 Agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasleen errendimendu akademikorako Sari Nazionalak sortzen dituena.

Emaitzak

2023-2024 ikasturteko Arte Plastiko eta Diseinuko Sari Bereziak hautatzeko batzordearen akta (argitalpen-data: 2025/03/05).

Aurkeztu diren eskabideen zerrenda, lanbide-arlo bakoitzean kalifikazio handienetik txikienera ordenatuta.

Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketa Antolatu eta Ebaluatzeko Atala
Santo Domingo kalea, 8
31001 Iruña
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.