Zentroen ingurumen-kalitatearen arloko kontrol- eta jarraipen-txostenak jakinaraztea

Komunikatzea industria-enpresek eta abeltzaintzako ustiategiek egindako ingurumen-kontrolen emaitzak, bai eta ingurumen-ikuskaritzarako entitateek egiten dituzten arauzko jarduketak ere. Hondakin-kudeatzailearen eta -ekoizlearen urteko memoria egitea.

Oinarrizko informazioa

  • Industria-enpresak eta abeltzaintzako ustiategiak
  • Baimendutako ingurumen-ikuskaritzarako entitateak
  • Hondakin-kudeatzaileak eta -ekoizleak, urteko memoriarako

Industria-enpresak eta abeltzaintzako ustiategiak eta ikuskaritzako entitateak:

Honako hauek jakinaraztea: industria-enpresek eta abeltzaintzako ustiategiek egindako ingurumen-kontrolen emaitzak; ingurumen-ikuskaritzarako entitateek egiten dituzten arauzko jarduketak; eta indarrean dauden arau eta ingurumen-baimenetan ezarritako aldizkako memoriak eta txostenak, honako alderdi hauei buruz:

  • atmosfera (emisioak, disolbatzaileak kudeatzeko plana, berotegi-efektuko gasak)
  • isuriak
  • hondakinak (ekoizpenari eta kudeaketari buruzko memoriak; ontziei buruzko aitorpenak, CAT delakoen suntsipenaren gaineko txostenak eta ziurtagiriak, Hondakinen Foru Legeko zergari buruzko memoriak)
  • lur kutsatuak
  • zaratak
  • simaurren kudeaketa

Enpresek indarrean dagoen araudia zer neurritan betetzen den ebaluatzeko egiten dituzten kontrolen emaitzak komunikatu behar dizkiote ingurumen arloko administraziori, baimenetan edo erreferentziako esparru-araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Sektore batzuetan, orobat, nahitaez aurkeztu behar dira urteko txostenak, hurrengo urtearen lehendabiziko hiruhilekoaren barnean (hondakinei buruzko memoriak, GEI emisioen txosten egiaztatuak, emisioen edo jarduera jakin batzuen isurien gaineko urteko txostenak...).

Baimendutako kontrol-entitateek edo entsegu-laborategiek laginak hartu eta azterketak egiten dituzte, aplikatzekoa den ingurumen arloko araudia zer neurritan betetzen den egiaztatzeko. Jarduketa horiek, dena den, aldez aurretik jakinarazi behar dizkiote Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari, jarraipena egin ahal izateko. Jakinarazpenean, datu hauek ere eman beharko dira: ikuskaritza-entitatearen edo entsegu-laborategiaren identifikazio-datuak, egin beharreko jarduketaren deskripzioa, jarduketaren xedeko establezimenduaren identifikazioa eta aurreikusitako eguna.

Zerbitzu honetan ez da sartzen PRTR Aitorpena, tramite horrek berezko prozedura dauka-eta.​​​

 

  • Egiaztatutako kontrol-erakundeen edo entsegu-laborategien jarduketetarako, jakinarazpen-inprimakia jakinarazpen-inprimakia beteta bidali behar da, honako hauek barne hartuta:
    • Ikuskapen-erakundearen edo entsegu-laborategiaren identifikazio-datuak.
    • Egingo duen jardueraren deskribapena.
    • Jarduketaren xede den establezimenduaren identifikazioa eta aurreikusitako data.

 

  • Enpresen jakinarazpenetarako:
    Haiek sortutako dokumentuak, jarduketa mota bakoitzerako ezarritako ereduetan oinarrituta, hala badagokio.
    Inprimaki hau ez da erabili behar instalazioak aldatzeko eskaerak egiteko, muga-balioak eskatzeko, martxan jarri aurreko erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko edo baimen berriak lortzearekin edo baimen horiek justifikatzearekin lotutako beste izapide batzuk egiteko.

 

  • 100/2011 Errege Dekretua, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.
  • 1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena soinu-eremuen banaketari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.
  • 12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
  • 6/2002 Foru Dekretua, atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 427 577
Posta elektronikoa: secinspa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.