Likidazioagatiko salmenten komunikazioa

Oinarrizko informazioa

Txikizkako merkataritzako enpresei.

Likidazioagatiko salmentatzat jotzen da salmenta berezia, izen horrekin eta beste izen baliokideren batekin, erabaki judizial edo administratibo bat betearazteko egiten dena, eta produktu jakin batzuk azkentzeko helburuz; edo merkatariak berak edo edozein tituluren bitartez negozioaren eskuratzaileak egiten duena, honako kasuren batean:

Besteak beste, honako eskakizunak bete behar dituzte likidazioagatiko salmentek:

Likidazioagatiko salmenta amaitu ondorengo betebeharrak:

  1. Merkataritza jarduera erabat edo partzialki uztea. Gehienez urtebetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
  2. Komertzioaren alorra aldatzea edo negozioaren norabidea nabarmen aldatzea. Gehienez hiru hilabetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
  3. Lokala aldatzea edo lokala itxi beharra eskatzen duten obra garrantzitsuak egitea. Gehienez hiru hilabetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
  4. Halabeharrezko arrazoiengatiko kasuetan, merkataritza-jarduna normaltasunez garatzea oztopatzen dutenak. Gehienez hiru hilabetean zehar egin ahal izango da likidazioagatiko salmenta.
    • Ezin dira jarduera mota horren xede izan establezimenduko salgai ez ziren produktuak edo merkatariak likidazioan sartzeko helburuz eskuratu dituenak.
    • Likidazioagatiko salmenta amaitu egin behar da, likidazioa eragin zuen arrazoia desagertzen bada edo likidazioaren xede ziren produktu guztiak likidatzen badira.
    • Likidazioagatiko salmenten iragarkietan likidazioaren arrazoia adierazi behar da.
    • Enpresa bat merkataritzako hainbat establezimenduren titularra baldin bada, jarduera guztietan eten behar da erabat edo partzialki. Saltoki bakarra erabat edo partzialki ixtea ez da likidazioagatiko salmentatzat jotzen, lokal aldaketatzat baizik.
    • Produktuen likidazioa egin behar da produktuok eskuarki saltzen ziren lokal berean, lokala berehala eta halabeharrez itxi beharra dagoen kasuetan izan ezik.
  5. Likidazioagatiko salmenta amaitu eta hiru urteko epearen barruan, saltzaileak ezin izango du likidazioaren xede izan ziren produktuen antzerakoen merkataritza-jarduerarik izan udalerri berean, likidazioaren arrazoia aurrez 1 eta 2 ataletan adierazitakoetakoren bat izan bada.

Prozeduraren urratsak:

  • Merkatariak hilabeteko luzapena eska dezake, betiere, horretarako justifikatutako arrazoia emanda.
  • Eskabidea Erregistroan sartzen denetik 15 egun igaro ondoren ez bada berariazko ebazpenik eman, onartutzat joko da eskaera.

Eskabide-orria, honakoak adieraziz:

  • Enpresaren datuak
  • Likidazioa egingo den establezimenduaren helbidea
  • Likidazioaren arrazoia
  • Likidazioaren aurreikusitako iraupena
  • Eskainitako salgaiak

Argibide gehiago.

Eranskina: Datu pertsonalak babestearen gaineko informazioa.

Tramitazioa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Erregistroa
    Nabarreria kalea, 39
    31001 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua
Pascual Madoz kalea, 6, behea
31004 Iruña
Telefonoa: 848 427 738
Posta elektronikoa: comercionavarra@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Comunicación de ventas en liquidación

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.